Osasuna
Atletico Madrilen aurka
Agentziak | Erredakzioa
Carrasco (2) eta Filipe Luis izan dira neurketako golegileak. Azken minutuetan Siriguk bi penalti gelditu ditu.
Gimenez eta Causic. Argazkia: Efe.
Atletico Madrilek sailkapeneko hirugarren postuari eutsi dio Osasunari 3 eta 0 irabazita. Madrildarrek ez dute aparteko ahaleginik egin behar izan nafarrak mendean hartzeko, eta hasierako hamaikakoan ere aldaketa ugari egin ditu Simeonek. Tannick Carrasco belgikarrak eta Filipe Luis brasildarrak egin dituzte partidako golak. Sirigukk bi penalti gelditu ditu azken minutuetan.
Osasunak ez du ate barrura behin ere jaurti, madrildarrak, berriz, jaun eta jabe izan dira zelaian.
Carrascok egin du etxekoen lehen gola 29. minutuan. Bigarrena ere belgikarrak egin du, bigarren zatiko lehen minutuan. Hirugarren eta azken gola Filipe Luisek egin du, bere hirugarren gola bost partidetan.
Gol gehiago egiteko aukera argiak izan ditu Atleticok, azken minutuetan bi penalti jaurti baitituzte, baina Siriguk ondo erantzun die Carrascok eta Thomasek egindako jaurtiketei.
Fitxa teknikoa
3 - Atletico de Madril: Oblak; Juanfran, Godín, Lucas, Filipe (Savic, m. 66); Gaitán (Cerci, 75. min), Giménez, Thomas, Carrasco; Torres (Tiago, 70. min) eta Correa.
0 - Osasuna: Sirigu; Olavide (De las Cuevas, 56. min), Oier, David García, Fuentes, Clerc (Aitor Buñuel, 56. min); Causic, Fausto Tienza; Berenguer, Sergio León eta Nenan.
Golak: 1-0, 29. min: Carrasco. 2-0, 46. min: Carrasco. 3-0, 60. min: Filipe Luis.
n: Filipe Luis.Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa