Osasuna
2-1
Erredakzioa
Gorritxoek 2-1 irabazi dute Sadarren aurkari zuzen baten aurka eta mailari eustea 10 puntura dute. Siovasen gola iraultzea lortu dute Sergio Leonek sartutako bi golekin.
Sergio leonek bi gol sartu ditu Leganesen aurka. Argazkia: EFE
Osasunak garaipen garrantzitsua lortu du Legensen aurka (2-1) eta salbazioa lortzearekin amesten jarraitzen du. Madrileko taldea aurkari zuzena da, eta 10 puntura gerturatu dira gorritxoak.
Etxean lortzen duen lehen garaipena da denboraldi honetan. Partidako lehen abagunea izan dute gorritxoek, baina Fran Meridaren jaurtiketa gutxigatik kanpora joan da. Jarraian, ordea, Leganesek abagune argia izan du, eta korner jaurtiketa baten ondorioz 0-1ekoa sartu du Siovasek. Maldan gora jarri zaio norgehiagoka Osasunari. Gainera, 27. minutuan Diego Ricok zutoinera bidali du errematea. Hala ere, Osasunak ez du etsi eta 36. minutuan epaileak penaltia adierazi du gorritxoen alde Titok Sergio Leoni falta argia egin baitio area barruan. Sergio Leonek jaurti du penaltia eta lehia berdindu du (1-1).
Bigarren zatia hasi eta minutu gutxi pasa ostean Sergio Leonek abagune argia izan du, baina Herrerin atezainak gola eragotzi du. Handik gutxira Leganesek bigarren gola sartzeko aukera izan du, eta oraingoan Sirigu atezainak eragotzi du Madrileko taldearen gola. Piresek beste abagune argi bat huts egin du Leganesentzat 62. minutuan eta 70. minutuan Sergio Leonek 2-1ekoa sartu du jaurtiketa gurutzatu batekin Herrerin maisuki gaindituta. Partidako azken txanpan beste bi abagune argi izan ditu Osasunak; Sergio Leon bakarrik geratu da Herrerinen aurrean eta bere jaurtiketa zutoinera joan da; ia jarraian Roberto Torresek beste aukera argi bat galdu du. Leganesek ere izan du partida berdintzeko aukera 82. minutuan, baina Lucianok kanpora bidali du jaurtiketa atea hutsik izan duenean. Amaieran, garaipenak ez dio ihes egin Osasunari.
Fitxa teknikoa:
2 - Osasuna: Sirigu; Oier, David Garcia, Fuentes; Aitor Buñuel, Fausto Tienza (Causic, m.62), Fran Mérida, Olavide (Roberto Torres, m.72); Riviere (Alex Berenguer, m.46), Sergio Leon eta Kenan.
1 - Leganes: Herrerin; Tito, Mantovani, Siovas, Diego Rico (El Zhar, m.76); Samu Garcia, Ruben Perez, Moran, Szymanowski (Machis, m.68); Gabriel eta Guerrero (Luciano, m.66).
Golak: 0-1, m.16: Siovas. 1-1, m.36: Sergio Leon, penaltiz. 2-1, m.71: Sergio Leon.
Epailea: Ocon Arraiz.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa