17:49

Osasuna

Neguko merkatua

Osasunak De las Cuevas fitxatu du

Erredakzioa

2015eko urtarrilan utzi zuen talde gorritxoa erdilariak eta Italian egon ostean, Iruñeara itzuli da. Azterketa medikua gainditu eta asteazenean hasiko da taldekideekin entrenatzen.

  • Miguel De las Cuevas. Argazkia: EFE

    Miguel De las Cuevas Osasunarekin jokatutako partida batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak Miguel De las Cuevas erdilaria fitxatu du denboraldi amaierara arte neguko merkatuaren azken egunean. De las Cuevas talde gorritxoan jokatutakoa da, eta 2015eko urtarrilan eten zuen Osasunarekin zuen kontratua Italiako Spezia Calcio 1906 taldera joateko.

De las Cuevasi bihotzeko gaitz bat atzeman zioten irailan, eta ebakuntza gainditu ostean, jokatzeko prest dago. Martxoarako jokatzeko prest egotea espero zen, baina epeak murriztea lortu du erdilariak.

Talde gorritxoaren azken fitxaketak azterketa medikua gainditu du Iruñeako San Miguel Klinikan eta asteazkenean hasiko da taldekideekin entrenatzen.

in entrenatzen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Osasuna

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 Zuzenean 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena