22:05

Osasuna

Mirandesen aurka

Bigarren zatiak zapuztu du Osasunaren lana Anduvan (4-0)

Erredakzioa

Bi penaltik eta Flañok ikusitako txartel gorriak erabaki dute partida atsedenaldiaren ostean. Mirandesek beste bi gol sartu ditu azken minutuetan, eta Merino ere izan da kanporatua.

  • Osasunak ezinizna du punturik urratu Anduvan. Argazkia: EiTB.

    Osasunak ezinizna du punturik urratu Anduvan. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Dena izan du kontra Osasunak bigarren zatian Anduvan, eta 4-0 galdu dute gorritxoek, azkenean, Mirandesen aurka. Enrique Martinen gizonek sailkapeneko bigarren tokian kokatzeko aukera bazuten, garaipena lortu izan balute postu horretaraino igoko zirelako, baina arerioak eta partidan jazotakoak zapuztu ditu itxaropenak. Osasunak porrot mingarria jaso du, eta, gainera, bederatzi jokalarirekin amaitu du neurketa.

Lehen zatia, baina, oso parekatua izan da. Mirandes zein Osasuna oso sendo eta langile aritu dira, presioan eta jokoan. Bazirudien partida gogorra eta berdindua izango zela, baina bigarren zatia erabat bestelakoa izan da. Bosgarren minutuan, epaileak penaltia adierazi du, Unai Garciak baloia besoz jo ostean, eta Eguarasek aurretik jarri du Mirandes. Hori bera gertatu da 65. minutuan: Mirandesen aldeko penaltia, Eguarasen gola eta, hori gutxi balitz bezala, Miguel Flañok txartel gorria ikusi du.

Urko Vera zelaian zegoen dagoeneko, baina bere estreinaldiak ez du saihestu Mirandesen hirugarren gola; Nestor Salinasek egin du, kontraerasoan. Hala sartu du Abdonek laugarrena ere; gainera, Merino ere kanporatu du epaileak, eta bederatzirekin amaitu du partida Osasunak. Amaieran, 4-0; Martinen gizonak bosgarren tokian daude, eta gertu-gertu dituzte zuzeneko igoerako postuak.

Fitxa teknikoa:

4 - CD Mirandes: Raul; Galán, Alex Ortiz, Kijera; Eguaras, Ruper, Nestor Salinas, Provencio (Carnicer, 46. min); Sangalli, Ion Velez (Abdon Prats, 71. min) eta Alex García (Alain, 84. min).

0 - CA Osasuna: Nauzet; David Garcia, Unai, Miguel Flaño; Olavide, Roberto Torres, Mikel Merino, Buñuel (Martins, 62. min), Oier; Kodro (Urko Vera, 57. min) eta Alex (Pucko, 57. min).

Golak: 1-0, 51. min: Eguaras (p); 2-0, 65. min: Eguaras (p), 3-0, 82. min: Nestor Salinas; 4-0, 86. min: Abdon Prats.

n: Abdon Prats.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    27 18:00 - 20:00 IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria
    28 22:10 - 00:30 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena