15:49

Osasuna

Osasuna auzia

Tebasen ustez, zaila da Osasuna inputatuta ez ateratzea

Agentziak | Erredakzioa

Espainiako Futbol Liga Profesionaleko presidenteak lekuko bezala deklaratu du 'Osasuna auzia'n. "LFPa Osasunaren inputazioa eskatzeko prest dago", adierazi du Javier Tebasek.

0:30
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Futbol Liga Profesionaleko presidentea den Javier Tebasek lekuko bezala deklaratu du 'Osasuna auzia'n astelehen honetan. Tebasek 2013-2014 denboraldian Osasunak ustez partidak erosi izanaz hitz egin du, eta LFPko presidentearen ustez, talde gorritxoak zail izango du inputatuta ez ateratzea, nahiz eta kirol arloan zigortua ez izatea lortzeko aukerak izan ditzakeen.

Tebasen deklarazioak bi ordu t'erdi iraun du. "Osasunak zail du inputatuta ez ateratzea. Zail izango du pertsna juridiko bezala inputatua ez izatea, baina  mailaz jaistea beste kontu bat da. LFPa Osasunaren inputazioa eskatzeko prest dago", esan du Tebasek Nafarroako Justizia Jauregian.

Angel Vizcay Osasunako gerente ohia presionatu zuen galdetu diotenean, hauxe erantzun du LFPko presidenteak: "Gezurra da nik Vizcay presionatu izana, baina Vizcayri galdetu beharko zaio zergatik esan zituen gauza horiek".

Ustez erositako partidetan gaur arte inputatu dituzten baino jokalari gehiago inputatu ditzaketen ere galdetu diote. "Agian ez daude inplikatuta egon ziren jokalari guztiak, baina mordo bat badaude. Nire ustez gehienak gai honetan inplikatuta daude, baina juridikoki ez da guztienganaino iristen", azpimarratu du Tebasek.

Bestalde, Espanyol-Osasuna partida erosita zegoela frogatzea "zailagoa" izango dela adierazi du LFPko presidenteak.

 

nteak.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena