13:40

Osasuna

Mirandesen aurka

Osasuna Kopatik at gera liteke, arauz kanpoko hamaikakoa jartzeagatik

Agentziak | Erredakzioa

Unai Garcia atzelariak Mirandesen aurkako kanporaketa jokatu zuen, iazko Kopako azken partidan txartel gorria ikusi eta partida bateko zigorra bete behar zuen arren.

  • Unai Garciak partida bateko zigorra bete behar zuen Mirandesen aurka. EiTB.

    Unai Garciak partida bateko zigorra bete behar zuen Mirandesen aurka. EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasuna Errege Kopatik kanpo gera liteke, Mirandesi 1 eta 2 irabazi arren, bigarren kanporaketako partida horretan Unai Garcia hamaikakoan sartu zuelako. Garciak neurketa bateko zigorra bete behar zuen, iazko Kopan jokatutako azken partidan (Alavesen aurka) txartel gorria atera ziotelako.

Mirandesek helegitea aurkeztuko du, eta, ondorioz, Osasuna Errege Kopatik kanpo gera liteke. Horrez gain, 6.000 euroko isuna ordaindu beharko luke. Klubak arratsaldean ohar bat ateratzeko asmoa du.

asmoa du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:30 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena