12:35

Osasuna

Adelante Liga

Osasunak eta Alavesek etxetik kanpo irabazi dute

Agentziak | Erredakzioa

Bisitari onak izan ziren bi taldeak, eta hiru puntuak eskuratu zituzten Llagosteran (0-2) eta Huescan (2-3), hurrenez hurren.

  • Alaves, Huescan gola ospatzen.

    Alaves, Huescan gola ospatzen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak eta Alavesek Adelante Ligako lehenengo partida irabazi zuten, etxetik kanpo. Gorritxoak Llagosterari gailendu zitzaion (0-2) eta babazorroak, Huescari (2-3).

Puckok, talde jokaldi on batean, eta Roberto Torresek, penaltiz, gorritxoen garaipenaren golak egin zituzten. Erritmoz beteriko partida izan zen, eta kontraeraso azkarrak izan ziren hasieratik.

Llagostera nagusi izan zen momentu batzuetan, baina Osasunak erabakita utzi zuen partida bigarren zatian, aurrerapausu bat emanda. Kataluniakoek ez zuten amore eman, baina ondo eutsi zuen Osasunak.

FITXA TEKNIKOA

Llagostera: René; Aimar, Chus, Escassi, De los Reyes (Juanjo, m.71); Tito, Pitu (Emilio, m.57), Querol, Ríos; Chumbi (Mosquito, m.64); eta Benja.

Osasuna: Nauzet; Javi Flaño, Miguel Flaño, David Garcia, Unai García; Buñuel (Alex, m.85), Oier (Jose Garcia, m.72), Merino, Robeto Torres (Adrian Cruz, m.78); Pucko; eta Merino.

Golak: 0-1, M.52: Pucko. 0-2, M.61: Roberto Torres, penaltiz.

 

Kiko Femenia, Juli eta Gichonen golek Alaves jarri zuten aurretik, alde nahikoarekin, 68. minuturako, baina Huescak oso gertu egon zen partida berdintzetik.

Babazorroek partida praktikoa egin zuten akatsak egin zituen aurkari hasiberri baten kontra. Samuel Saizen eta Cristian Fernandezen golak ez ziren nahikoak izan.

FITXA TEKNIKOA

Huesca: Leo Franco; Aythami, Iñigo Lopez, Cristian Fernandez, Morillas; Manolo, Iñigo Ros (Bambock, m. 62); Jose Gaspar (Luis Fernández, m.62), Figueroa, Camacho y Machis (Samu Saiz, m.71) .

Alaves: F. Pacheco; Carpio, Laguardia, Pelegrin, Raul; Guichon (Dani Pacheco, m.72), Mora, Manu Garcia, Kiko Femenia; Juli (Barreiro, m.61) eta Toquero (Beobide, m.86).

Golak: 0-1, M.6: Kiko Femenía. 0-2, M.58: Juli. 0-3, M.68: Guichon. 1-3, 75: Samuel Saiz. 2-3, M.85: Cristian Fernandez.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    21 Zuzenean 21:05 - 00:05 PILOTA | San Mateoak: Artola-Salaverri vs Larrazabal-Imaz
    21 23:50 - 01:10 ZESTA-PUNTA | Gizonezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena