Osasuna
Epailearen aurrean
Erredakzioa
Inputatuta izan dira Patxi Puñal Osasunako kapitain ohia, Sergio Garcia Espanyolekoa, Betiseko Jordi Figueras eta Jorge Molina eta Antonio Amaya, gaur egun Rayoko jokaria eta lehen Betisen ibilitakoa.
Albisteak (4)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Goizean deklaratzera joan diren bost jokalariak inputatzeko erabakia hartu du epaileak, Osasuna, Espanyol eta Betis taldeen arteko partidak salerostea leporatuta.
Epaitegitik inputatuta atera diren jokalariak honako hauek dira: Patxi Puñal Osasunako kapitain eta jokalari ohia, Sergio Garcia Espanyoleko kapitaina, Betiseko Jorge Molina eta Jordi Figueras, eta Antonio Amaya, gaur egun Rayoko jokalaria, eta Betisen ibilitakoa.
Guztiak Fermin Aramendi Iruñeko Intzukzioko bigarren zenbakiko epailearen aurrean deklaratu dute. Otamendi epailea 2,4 milioi euroren ustezko bidagebko erabilera eta partiden ustezko salerosketa ikertzen ari da.
Vizcayk salerosketetan nahastu ditu
Angel Vizcay Osasunako gerente ohiak Puñal eta Sergio Garcia nahastu zituen otsailaren 26an Futboleko Liga Profesionalean egindako aitorpenean. Vizcayren arabera, bi jokalariek Espanyol-Osasuna partidako ustezko salerosketan parte hartu zuten, Dami Abella gorritxoen orduko jokalariarekin batera. Abella Middlesbrough taldean dago gaur egun.
Halaber, Vizcayk Jordi Figueras eta Antonio Amaya aipatu zituen Betisek aurreko denboraldian jokatutako azken bi partiden salerosketaz aritu zenean. Gerente ohiak esan zuenez, Betisi Valladolidi irabazteko eta Osasunaren aurka galtzeko ordaindu zioten.
2,4 milioi euro, desbideratuta
Ustezko salerosketen auzian, ustez desbideratutako 2,4 milioi euroez gain, epailea partiden ustezko salerosketa ere ikertzen ari da, Osasunak jarritako salaketaren eta Futboleko Liga Profesionalak aurkeztutako kereilaren ostean.
Bost jokalari horien inputazioa kontuan hartuta (Jordi Figueras, Jorge Molina, Antonio Amaya, Sergio García eta Patxi Puñal), dagoeneko 17 dira Osasunaren auzian inputatuta dauden pertsonak, tartean, Txuma Peralta zuzendaritzako kide ohia eta kartzelan dagoen bakarra. Epaileak bost delitu egotzi zizkion iragan larunbatean Peraltari, partiden salerosketa barne.
erosketa barne.Hurrengo zuzenekoak
28 | 17:15 - 20:15 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa