20:08

Osasuna

3-0 Mallorcaren kontra

Osasunak burua altxatu ezinik jarraitzen du

Erredakzioa

Jan Urbanen taldeak partida kaskarra jokatu du Mallorcan eta jarraian bere hirugarren porrota jaso du.

  • Artxiboko irudia. Argazkia: EITB

    Artxiboko irudia. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak hirugarren porrota jarraian jaso du, Mallorcaren aurka 3-0eko markagailuarekin galduta. Jan Urbanenek partida kaskarra jokatu dute.

Aurreneko ordu laurdena nahiko parekatua izan da, baina etxekoek baloiaren-jabetza eskuratu dute minutuek aurrera egin ahala, eta Osasunak sufritu egin du.

34.ean zutoinera bidali du Aranak baloia, eta minutu bat geroago markagailua estreinatu du Xiscok atezain gorritxoa behetik gaindituta. 38.ean 2-0ekoa egin du Aranak, baselinaz.

Etxekoak hirugarrena sartzeko zorian izan dira 50. eta 70. ,minutuetan, baina 73.ean utzi du Xiscok norgehiagoka erabakita. Gol ederra egin du.

Amaierarako bost minuturen faltan, epaileak baliorik gabe utzi du Osasunaren gola, jokoz kanpo zegoelakoan, eta 90.ean gutxigatik ez du Nekounamek 3-1ekoa sartu.

Fitxa tekbikoa:

3-Mallorca: Cabrero; Cendros (Company, 54'), Bigas, Truyols, Saborit; Arana, Joao Victor, Yuste, Pereira; Joselu (Bustos, 78') eta Xisco (Scepovic, 88').

0-Osasuna: Santamaria; Echaide, Miguel Flaño, Vujadinovic, Javier Flaño; Nekounam, Merino; Cedrick (Alex Berenguer, 65'), Olavide (Kodro, 65'), Roberto Torres (Garcia, 76'); Nino.

Golak:

1-0, 36': Xisco;

2-0, 38': Arana;

3-0, 72': Xisco.

 

Xisco.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena