11:09

Osasuna

Hauteskundeak

Zabaleta eta Sabalza, Osasunako presidente izateko hautagaiak

Erredakzioa

Behin betiko hautagaitzak ostiralean izendatuko dituzte. Hauteskundeak abenduaren 14an izango dira, Valladolidek Sadarren jokatuko duen partida aprobetxatuta.

  • Javier Zabaleta, hautagaietako bat. Efe.

    Javier Zabaleta, hautagaietako bat. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Javier Zabaleta eta Luis Sabalza Osasunako presidente izateko hautagai izendatuko dituzte. Hauteskundeak abenduaren 14an izango dira. Bi hautagaiak hauteskundeetako hirugarren eta azken deialdiaren azken orduetan aurkeztu dute beharrezko dokumentazioa.

Sabalzak 14:00etan eman zuen izena, eta Zabaletak, berriz, 22:30 aldera egin zuen, epea amaitu baino ordu eta erdi lehenago.

Hauteskunde-batzordeak oniritzia eman die bi hatagaiei. Ondorioz, behin-behineko hautagaiak dira, ostiralean behin betiko izendatzen dituzten arte. Bitartean, inpugnazioak aurkezteko aukera dago.

Biak behin betiko hautagai izendatuz gero, hauteskundeak abenduaren 14an egingo dituzte, Osasunak Sadarren jokatzen duela aprobetxatuta.

aprobetxatuta.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 Zuzenean 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena