Osasuna
Jaitsieraren ostean
Erredakzioa
Osasunaren jaitsierak ordainketa egiteko 'egoera guztiz aldatu' duela aitortu du Nafarroako Ekonomia sailburuak.
Lourdes Goicoechea / EFE.
Lourdes Goicoecheak, Nafarroako Ekonomia sailburuak, Osasuna Adelante Ligara jaitsi izanak Ogasunarekin dituen zorrak ordaintzeko "egoera guztiz aldatu" duela aitortu du, baina Gobernuaren betebehar "argia" klubari ordainketa egiteko eskatzea dela.
Nafarroako Parlamentura heltzean hitz egin du Goicoecheak, osoko bilera hasi baino lehen. Osasunaren zuzendaritzarekin bilduko da gero. Bileraren helburua, sailburuaren hitzetan, "Osasunak egoera berriaren azterketa egin duen eta Ogasuna-Osasuna harremanaren etorkizuna ikustea" da.
Sailburua atzeratutako zorra ordaintzeko modu berriak aztertzeko irekita dago, baina gogorarazi du klubak "noski" ohiko atxikipenak ordaindu beharko dituela.
"Gobernuan, zorrari aurre egin behar dion edozein zergadunekin egiten dugun bezala egin behar dugu. Orain, aurrean duen agertoki berrian, Osasunak zor duen dirua ordaintzeko duen asmoa ikusi behar dugu", esan du.
Gobernua Osasunaren akzioduna bihurtzearen aukera aintzat ez hartzea nahiago izan du Goicoecheak: "Gaur daukagun bakarra egoera berria aztertzeko bilera bat da". "Osasuna denok balioesten dugun ondarea da, baina gure betebeharra konpromisoak betetzeko exijitzea da", gehitu du.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa