16:37

Osasuna

FC Bartzelonaren kontra

Gracia: 'Partida ona egiteko ilusioarekin goaz'

Erredakzioa

Gorritxoen entrenatzaileak "maila altuko" Barça "indartsua" espero du Camp Noun (igandean, 17:00etan).

  • Javi Graciaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Javi Graciaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak FC Bartzelonari egingo dio bisita igande honetan (17:00) BBVA Ligako 28. jardunaldiko partidan. Javi Gracia gorritxoen entrenatzaileak "maila altuko" Barça "indartsua" espero du Camp Noun.

"Gure helburua partida ona egin eta emaitza ona eskuratzea da", adierazi du Graciak. Hala ere, badaki xede zaila dela, eta Camp Noun Valentziak bakarrik irabazi duela (2-3) gogoratu du.

Bartzelonaren jokoari eusteko Osasunak "atzean sendo" jokatu beharko duela azpimarratu du teknikariak, eta gakoa "kontraerasotan eta baloi-geldikako jokalditan" egongo dela. Sisi, De las Cuevas eta Marc Bertran baja dira.

Ustezko hamaikakoa:

Bartzelona: Valdes; Montoya, Bartra, Mascherano, Alba; Busquets, Iniesta, Cesc; Pedro, Messi eta Neymar.

Osasuna: Andres Fernandez; Oier Sanjurjo, Loties, Arribas, Damia; Silva, Lolo; Cejudo, Torres, Armenteros; Oriol Riera.

Epailea: Jose Antonio Teixeira Vitienes

Futbol-zelaia: Nou Camp

Ordua: 17.00

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    21 11:59 - 13:59 ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala
    21 15:30 - 17:09 ERREMONTEA | Banakako finala: Ansa II vs Urriza
    21 17:10 - 19:59 PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta
    22 22:00 - 00:30 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena