Osasuna
Final-zortzirenak
Erredakzioa
Nafarroako taldeak ezin izan du joaneko 0-2koa irauli, eta Real Madrilek aise irabazi du Sadarren, Cristiano Ronaldoren eta Di Mariaren golei esker.
Osasuna-Real Madril. Argazkia: EFE
Iruñeko taldeak agur esan dio Errege Kopako ametsari, Real Madrilen aurkako kanporaketa galdu ostean, Joanekoan 2-0 galdu zuten Javi Graciaren gizonek, eta Sadarrek 0-2koa jaso dute. Cristiano Ronaldok eta Di Mariak egin dituzte zurien golak.
Osasunak presio ona egin du, eta erasoan abagune ugari izan ditu aurreneko minutuetan. Hala ere, Real Madrilek neurketaren kontrola aise hartu du, eta zuriak nagusi izan dira Sadarren. 22. Minutuan, Cristiano Ronaldok 0-1ekoa jarri du markagailuan falta jaurtiketa zuzena sareetara bidalita. Portugaldarrak oso gogor jaurti du eta Andresek bere aterantz desbideratu du baloia, ukabilekin.
Carlo Ancelottiren gizonek erraz agindu dute 0-1ekoarekin, baina lehenengo zatiko azkenengo minutuetan gorritxoek ezustekoa emateko abagune argia izan dituzte. Cejudok zutoinera jaurti du, atsedenaldia heldu aurretik, eta Casillasek gelditu erabakigarria egin behar izan dio Roberto Torresi.
Talde gorritxoak ezin izan du erasoan erantzunik eman, atsedenaldiaren ostean, eta Di Mariak 0-2koa jarri du Sadarreko markagailuan Jeseren jokaldi ederra bikain aprobetxatuta (56. minutua). Kanporaketa erabakita gelditu da Real Madrilen aldeko 0-4koarekin, eta bi entrenatzaileek gutxi jokatzen duten jokalriei minutuak emateko abagunea aprobetxatu dute.
Jose Garciak eta Acuñak Osasunaren gola eskuratzeko abagune argiak izan dituzte, baina gorritxoak ez dira fin ibili erasoan. 84. minutuan Coentraori bigarren txartel horia atera dio epailek, eta Real Madril hamar jokalarirekin gelditu da. Azkenean, garaipena eta final-laurdenetarako txartela Ancelottiren gizonek lortu dute.
- Fitxa teknikoa:
0 - Osasuna: Andres Fernandez, Oier Sanjurjo, Miguel Flaño, Loties, Joan Oriol (Satrustegui, 65. minutuan). Puñal, Raoul Loe. Cejudo (Jose Garcia, 61. minutuan), De las Cuevas (Oriol Riera, 80. minutuan), Torres eta Acuña.
2 - Real Madril: Casillas, Arbeloa, Pepe, Sergio Ramos, Coentrao. Alonso (Casemiro, 64. minutuan), Illarramendi. Isco, Di Maria, Jese (Morata, 68. minutuan) eta Ronaldo (Bale, 62. minutuan).
Golak: 0-1, 21. minutuan: Cristiano Ronaldo. 0-2, 55. minutuan: Di Maria.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa