Osasuna
Fitxaketa
Erredakzioa
Kataluniako jokalariak belauneko lesioa ia gaindituta duela eta "datorren astean edo aste bi barru" jokatzeko prest egongo dela azaldu du.
Cristian Lobato. Argazkia: EFE
Cristian Lobatok elastiko gorria jantziko du ekainaren 30era arte, Osasunarekin akordioa sinatu ondoren. Kataluniarra belauneko lesioa batekin heldu da Taxoarera, baina "datorren astean edo aste bi barru" jokatzeko prest egongo da.
"Lasai nago. Ondo egongo naiz, eta jokatu egingo dut. Belauneko lesioa izan nuen eta ia sendatuta nago. Datorren astean edo aste bi barri berdeguneetara itzuliko naiz", esan du Lobatok aurkezpenean.
24 urteko Kataluniako jokalaria talderik gabe zegoen, baina lesioa guztiz gaindituko duela uste du: "Oso pozik nago, eta laster entrenatzailearen aginduetara egotea espero dut. Iruñean jokatzea ohorea da".
Hegaletik jokatzea gustuko duela onartu du Cristian Lobatok, eta Osasunan "familia" bat aurkitu duela aitortu du. Marc Bertran, Oriol Riera eta Damia kataluniarrekin batera gustura egongo dela uste du.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa