Osasuna
Akordio batera heldu dira
Erredakzioa
Paraguaiko aurrelaria Asuncion hiriko Libertad taldera itzuliko da, Miguel Archanco presidenteak akordio batera heldu direla onartu baitu.
Ariel Núñez. Argazkia: Osasuna
Ariel Nuñez paraguaitarrak ez du Osasunan jarraituko, eta Asuncion hiriko Libertad taldera itzuliko da, Gabonetako oporren ostean. Miguel Archanco Nafarroako taldeko presidenteak hitzarmena eteteko akordioa hartu dutela konfirmatu du.
"Arielekin eta Libertadekin akordio batera heldu gara, eta Osasuna utziko du. Urtarrilaren 4ean edo 5ean taldekideak agurtzera, eta hitzarmena sinatzera etorriko da", azaldu du Archancok.
Libertadetik lagatuta heldu zen Ariel Nuñez, uztailaren 22an, 300.000 euroren truke. Paraguaikoak bi neurketa soilik jokatu ditu, hasieratik, eta Javi Graciarekin oso minutu gutxi jokatu ditu.
Aurrelaria ordezkatzeko beste jokalariren bat ekarriko duten ala ez, ez du argitu Miguel Archanco presidente gorritxoak.
Hurrengo zuzenekoak
29 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa