13:23

Osasuna

BBVA Liga

Osasunak azken hasperenean lortu du garaipena

L.E. | eitb.com

Javi Graciaren mutilak 0 eta 1 gailendu dira Valladoliden aurkako partidan, Oier Sanjurjok 84. minutuan sartutako golari esker.

1:59
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Osasunak urrearen balioa duten hiru puntu atera ditu Valladoliden. Nafarrek partida txukuna egin dute eta lortutako garaipenari esker, jaitsiera postuetatik atera dira.

Lehen zati kaskarra jokatu dute bi taldeek. Lehen 45 minutuetan jokoaren kontrola ez du inork izan; erritmo eta patxada falta izan dira nagusi.

Baina aukerarik onenak Osasunak sortu ditu. Lehenengoa 8. minutuan izan du De las Cuevasek, baina area barrutik egindako jaurtiketa Mariñoren atearen gainetik joan zaio, desbideratuta.

Hurrengoa 26. minutuan iritsi da. Cejudok jaurtiketa gogorra egin du, atearen aurrean bakar-bakarrik zegoenean, baina atezainak baloia aldentzea lortu du.

Eta aukera guztietan garbiena, atsedenaldirako minutu baten falta izan dute gorritxoek: Damiak boleaz jo du baloia, eta Mariñok gorputzarekin aldendu du baloia.

Bigarren zatian, nafarrak erasora atera dira. 62. minutuan izan dute aukera, De las Cuevasek areaz kanpotik egindako jaurtiketan, baina baloia eskuma aldera joan zaio.

Raul Guerraren aukera bikoitza

Etxekoen aukerarik garbienak Raul Guerrak izan ditu. Lehenengoa Andres Fernandezek atera du eskuz, zaleak gola ospatzeko prest zeudenean. Bigarrena, 80. minutuan, kanpora bidali du Guerrak, ezustean, area txikian bakar-bakarrik zegoela egindako errematean.

Lau minutu geroago iritsi da Osasunaren gola: Lolok erdiratu egin du eta Oier Sanjurjok baloia sarera bidali du buruz. Gol psikologikoa egin dute nafarrek. Gauzak horrela, Javi Graciaren taldeak 13 puntu ditu orain eta jaitsiera postuetatik ihes egitea lortu du.

Fitxa teknikoa:

0 - Valladolid: Mariño, Alcatraz, Marc Valiente, Rueda, Peña, Álvaro Rubio, Sastre, Ebert, Larsson (Osorio, min. 56), Bergdich (Rama, min. 56) eta Javi Guerra (Manucho, min. 83).

1 - Osasuna: Andrés Fernández, Marc Bertrán, Loties, Arribas, Damiá, Lolo, Puñal, Armenteros, Torres (Oiert min. 68), Cejudo (Onwu, min. 86) eta De las Cuevas (Loé, min. 88).

Golak: 0-1: Min 84, Oier.

Epailea: Fernández Borbalán (andaluziarra). Rubio, Ebert, Manucho, Rama, Puñal eta Torres jokalariei txartel horiak atera dizkie.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena