Osasuna
Entrenamendua
Erredakzioa
Kataluniako aurrelariak ezin izan du entrenamendua taldekideekin burutu, Bartzelonaren aurkako partidan min hartu baitzuen eskuin izterrean.
Oriol Riera. Argazkia: EFE
Oriol Riera aurrelariak ezin izan du entrenamendua burutu Taxoaren, lesioa baitu eskuin izterrean. Kataluniarrak min hartu zuen Bartzelonaren aurkako norgehiagokan, eta ezin izan da taldekideen erritmora entrenatu.
Sisinio Gonzalez ‘Sisi’ ez da lan saioan egongo, erdilariari ebakuntza egin behar diotelako belaunean, hurrengo orduetan. Sisik ezker belauna txikitu egin zuen neurketako aurreneko minutuetan, eta denboraldi osoa berdeguneetatik at egongo da.
Armenterosek, Raoul Loek eta Ninok bakarkako lana egin dute Josu Sesma prestatzailearekin, oraindik lesionaturik jarraitzen dutelako.
Javi Graciak Osasuna B taldeko Ander Cantero atezaina, eta David Garcia eta Jorge Gomez erdilariak izan ditu bere aginduetara goizeko entrenamenduan.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa