Munduko Txapelketa
Finalerdiak
Agentziak | EITB MEDIA
Irene Paredes legazpiarrak titular gisa jokatu du; Oihane Hernandezek, berriz, ezin izan du parte hartu, bi txartel hori pilatu dituelako txapelketan. Norgehiagoka azken hamar minututan erabaki dute, partida osoan berdinduta egon ostean.
Espainia eta Suediak Munduko Txapelketako finalerdietako partidan. Argazkia: EFE
Espainiak Australia eta Zeelanda Berriko Munduko Txapelketako finala jokatuko du, astearte honetan Suediaren kontrako finalerdian 2-1 irabazita. Norgehiagoka osoa berdinduta egon diren arren, azken hamar minutuetan erabaki dute kanporaketa. Jorge Vildak zuzentzen dituen jokalariek markagailuan aurretik jartzea lortu dute, Salma Paralluelok 81 minutuan sartutako golarekin. Handik sei minutura, ordea, Suediak berdindu egin du partida Blomqvisten golarekin (1-1). Amaierarako minutu bat baino falta ez zela, Olga Carmonak Espainiari garaipena eman dion gola sartu du, area kanpotik egindako jaurtiketa bete-betean asmatuta.
Lehen zatia hutsean amaitu dute
Espainiak eta Suediak hutsean amaitu dute Munduko Txapelketako finalerdiko lehen zatia, nahiz eta bi taldeek aukera onak izan dituzten. 41. minutuan, esaterako, Fridolina Rolfök boleaz jaurti du Björnek erdiratutako baloia, baina Cata Collek ondo gelditu du behetik. Olga Carmona, bere aldetik, area ertzetik egindako erremate batekin gola egiten saiatu da 13. minutuan, baina kanpora bota du. Aipatzeko da Irene Paredes legazpiarrak titular gisa jokatu duela. Oihane Hernandezek, berriz, ezin izan du parte hartu, bi txartel hori pilatu dituelako.
Ingalaterra-Australia, bigarren finalerdia
Ingalaterrak eta Australiak jokatuko dute Munduko Txapelketako bigarren finalerdia, asteazken honetan, Sidneyko ANZ Stadium zelaian. Hor erabakiko da igandeko finalean izango den bigarren selekzioa zein izango den. Hitzordua igande honetan izango da, abuztuaren 20an, Sidneyko Australia estadioan.
Fitxa teknikoa
2– Espainia: Cata Coll, Ona Batlle, Irene Paredes, Laia Codina, Olga Carmona, Tere Abelleira, Aitana Bonmatí, Alexia Putellas (Salma Paralluelo 57. min), Alba Redondo (Eva Navarro, 73. min), Jenni Hermoso, Mariona Caldentey (Esther Gonzalez, 95. min).
Hautatzailea: Jorge Vilda. Golak: 1-0, 81. min (Salma Paralluello); 2-1, 89. min (Olga Carmona)
1– Suedia: Zecira Musovic, Nathalie Bjorn, Amanda Ilestedt, Magdalena Eriksson, Andersson, Elin Rubensson (Lina Hurtig, 87. min), Filippa Angeldal, Johanna Rytting Kaneryd (Olivia Schough, 77. min), Kosovare Asllani, Fridolina Rolfo, Stina Blackstenius (Rebecka Blomqvist, 77. min).
Hautatzailea: Peter Gerhardsson. Golak: 1-1, 87. min (Blomqvist)
Epailea: Edina Alves Batista (Brasil).
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa