15:31

Munduko Txapelketa

MULTZOEN FASEA

Australia eta Nigeria sailkatu dira final-zortzirenetara, B multzoan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Kanadak, egungo txapeldun olinpikoak, eta Irlandak, aldiz, agur esan diote txapelketari.

  • Australiako jokalariak, besarkatuta partidako goletako bat sartu ondoren. Argazkia: EFE

    Australiako jokalariak, besarkatuta partidako goletako bat sartu ondoren. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Australiak behar gorrian ekin dio etxean jokatzen ari den Munduko Txapelketako multzoen faseko hirugarren eta azken jardunaldiari. Izan ere, Nigeriaren aurka galdu ostean (2-3) hiru puntu baino ez zituzten etxekoek, eta hirugarrenak ziren euren multzoan. Alabaina, jardunaldi erabakigarrian, lau gol egin dizkiote Kanada egungo txapeldun olinpikoari, eta, hartara, B multzoko lehen postuan egin dute aurrera Matildek final-zortzirenetara.

Hayley Rasok 0-1ekoa jarri du eskuinkada batekin, eta VARen esku-hartzea egon den arren, azkenean markagailura igo da. Hogeita hamar minutu geroago, Raso bera agertu da berriro, Australiako zaleak lasaitzeko. Korner baten irteeran, aurrelaria Kanadako defentsa baino azkarragoa izan da, eta 2 eta 0ekoa sartu du.

Kanadak ez du erreakzionatu, eta Steph Catley Australiako kapitainak guztiz erabakita utzi du neurketa penaltiz, bigarren zatiko luzapenean. Aurretik, Mary Fowller izan da hirugarren gola egin duena, 58. minutuan.

Nigeria, multzoko bigarren

Multzoko beste neurketan, Nigeriak eta Irlandako Errepublikak hutsean (0-0) amaitu dute, eta emaitza horrekin nigeriarrak bigarren aldiz jarraian sailkatu dira final-zortzirenetara. Kanadarrak, ordea, kanporatuta geratu dira.

Irlanda eta Nigeriak hutsean egin dute. Argazkia: EFE

Irlanda eta Nigeriak hutsean egin dute. Argazkia: EFE

Nigeriak multzoko lehena izanik ekin dio azken jardunaldiari, eta punturen bat lortzeko helburuarekin hasi du partida.

Kyra Carusa, Irlandako Errepublikaren aldetik, eta Tony Payne, nigeriarren aldetik, abaguneak izan dituzte lehen zatian euren selekzioentzat.

Neurketak aurrera egin ahala Nigeriak gero eta interes handiagoa zuen garaipena lortzeko, baina, bi taldeek aukerak izan arren, markagailua bere horretan geratu da. Horrenbestez, bildutako puntuarekin Nigeriak B multzoko bigarren postua erdietsi du.

Horrela, bi taldeak final-zortzirenetako kanporaketetan izango dira, abuztuaren 7an, baina oraingoz ez dakite zein selekzio izango dituzten aurkari.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena