Munduko Txapelketa
MULTZOEN FASEA
EITB MEDIA
Italiarrek garaipena lortu dute Cristiana Girellik 87. minutuan sartu duen golari esker, Australiako Munduko Txapelketan eta Zeelanda Berrian jokatutako lehen partidan.
Italiak eta Argentinak elkarren aurka jokatu dute Argazkia: @FIFA Women's World Cup
Albisteak (7)
Italiako selekzioak 1-0 irabazi dio Argentinako selekzioari Australiako eta Zeelanda Berriko Munduko Txapelketan, 87. minutuan Cristina Girellik sartutako golari esker. Porrotak egoera zailean utzi du Hego Amerikako taldea hurrengo kanporaketarako sailkatzeko
Partida indartsu hasi da lehen minutuetan Argentinako jokalarientzat, Mariana Larroquette aurrelariaren gol aukera batekin. Baina argentinarren hasiera indartsu horren ondoren, Italiako selekzioa partida kontrolatzen hasi da, eta hiru gol aukera izan ditu jarraian. Horietako arriskutsuena 10. minutuan Valentina Gaicintik Vanina Correa atezainaren eskuetara bidalitako jaurtiketa izan da.
Hala ere, Arianna Caruso izan da baloia sare barrura sartu duen lehena, 15. minutuan. Dena den, Melissa Rojas epaileak berehala baliogabetu du gola, italiarra jokoz kanpo egon baita.
Bigarren zatia hasi eta berehala, Eliana Stabilek italiarrei gogorarazi die argentinarrek ezustea eman zezaketela, nahiz eta europarren baloiaren jabetza etengabea izan. Bertoliniren ordezkapenak geroago etorri dira, Giada Greggi sartu da Carusoren ordez, eta Girelli Giacintiren ordez, 83. minutuan.
Azken aldaketa hori erabakigarria suertatu da, Girelli aurrelari beteranoak hiru minutu pasatxo baino ez baititu behar izan markagailua irekitzeko, Lisa Boattinek ezkerretik egindako erdiraketa bat buruz errematatuta.
Fitxa teknikoa:
1 - Italia: Francesca Durante, Lucia Di Guglielmo, Elena Linari, Cecilia Salvai, Lisa Boattin, Manuela Giugliano, Giulia Dragoni (83. min, Cristiana Girelli), Arianna Caruso (58. min, Giada Greggi), Chiara Beccari, Barbara Bonansea, Valentina Giacinti (73. min, Sofia Cantore).
Entrenatzailea: Milena Bertolini.
0 - Argentina: Vanina Correa, Sophia Braun, Aldana Cometti, Miriam Mayorga, Eliana Stabile, Florencia Bonsegundo, Lorena Benitez, Romina Nuñez (76. min, Yamila Rodriguez), Daiana Falfan (92. min, Dalila Ippolito), Estefania Banini, Mariana Larroquette (92. min, Paulina Gramaglia).
Entrenatzailea: German Portanova.
Golak: 1-0, 87. min: Cristiana Girelli
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa