12:03

Munduko Txapelketa

MULTZOEN FASEA

Suediak markagailua irauli du Hegoafrikaren aurka azken minutuan (2-1)

EITB MEDIA

Suediako selekzioak 2-1 irabazi dio Hegoafrikari, Fridolina Rolfö eta Amanda Illestedten golekin Hildah Magaiaren hasierako golari buelta ematea lortu duen partidan.

  • Suediako selekzioa

    Suediako selekzioa

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Suediako selekzioak 2-1 irabazi dio Hegoafrikako selekzioari Australia eta Zeelanda Berriko Munduko Txapelketan, Hildah Magaiaren hasierako golari buelta ematea lortu duen partidan, Fridolina Rolförek eta Amanda Illestedenek (azken minutuan) egindako golei esker.

Eskandinaviako taldea etsita eta frustatuta sentitu da lehen zatian, baloia gehiago izan baitu oinetan baina ezin izan du gauza handirik egin. Atsedenalditik hiru minutura, hegoafrikarrek aurrea hartu dute Hildah Magaiak sartutako golari esker. Magaiak bere herrialdearen lehen gola egin du Munduko Kopan.

20 minutu geroago, Lebohang Ramalepek gaizki urrundu du eskuinetik egindako erdiraketa bat, baloiak Fridolina Rolfön jokalarian errebotatu du eta eskuadratik sartu da, berdinketa lortuz.

Gehitutako denboran, Amanda Ilestedtek buruz errematatu du korner jaurtiketa bat Kaylin Swart gainditzeko eta garaipenaren gola sartu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena