Munduko Txapelketa
MULTZOEN FASEA
EITB MEDIA
Bi selekzioek 1-0 emaitzarekin irabazi dute. Ingalaterrako taldearen garaipenaren gola Georgia Stanwayk sartu du, penaltiz, eta Amalie Vangsgaardek, berriz, azken minutuan, garaipena eman dio Danimarkako selekzioari.
Danimarka-Txina
Albisteak (5)
Ingalaterrak eta Danimarkak 1-0 irabazi diete Haitiri eta Txinari, hurrenez hurren, FIFAren Munduko Kopako D multzoko lehen jardunaldian. Ingalaterrak Haitiri irabazi dio Georgia Stanwayk partida hasi eta ordu erdira egindako penalti bati esker, eta Amelie Vangsgaardek, bestalde, azken minutuan, garaipena eman dio Danimarkako selekzioari.
Sarina Wiegmanen selekzioak ez du bere bertsiorik onena erakutsi txapelketan, erasoan zein defentsan zehaztasunik gabe aritu baita. Gainera, Mary Earps atezain ingelesak geldiketa bikaina egin behar izan du Roseline Éloissainten berdinketaren gola saihesteko 81.minutuan.
Danimarkak, berriz, Txinaren aurka irabazi du Amalie Vangsgaarden golari esker. Partida berdinketan amaituko zela zirudienean, Vangsgaard zelairatu berriak buruz sartu du garaipenaren gola (90. min) eta Danimarka D multzoko lehen postuan jarri da Ingalaterrarekin berdinduta.
Dena den, partida oso parekatua izan da eta Asiako selekzioak izan ditu aukerarik onenak.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa