16:55

Munduko Txapelketa

MULTZOEN FASEA

Catleyk, penaltiz, garaipena eman dio Australiari Irlandaren aurka (1-0)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Etxekoek uste baino gehiago sufritu dute Munduko Txapelketan debuta egin duen Irlandako taldea mendean hartzeko.

  • Steph Catley, penaltia jaurti duen unean

    Steph Catley, penaltia jaurti duen unean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Steph Catleyk penaltiz sartutako gol batek garaipena eman zion Australiari Irlandako Errepublikaren aurka (1-0), Munduko Txapelketako bigarren partida ofizialean. Neurketaren aurreko orduak Aucklanden (Zeelanda Berria) jazotako tiroketengatik egon dira baldintzatuta.

Nahiz eta "Matildak" (australiarrak) faboritoak izan Irlandak Munduko Txapelketa batean izan duen esperientziarik ezaren aurrean, partida uste baino zailagoa izan da Sam Kerr Chelseako jokalaririk gabe jokatu duen Australiarentzat. Izan ere, aurrelariak giharretako arazo bat du bikian, eta Nigeriaren aurkako bigarren norgehiagokan ere ezingo du parte hartu.

Steph Catleyk, penalti puntutik jaurtiketa zehatza eginda (52. min), sartu du partidako gol bakarra, eta horrek etxekoen poza piztu du, bi selekzioen erdipurdiko lehen zatiaren ondoren.

Australiarren eta irlandarren arteko norgehiagokak herrialde horretan jokatutako emakumezkoen partida batek inoiz bildu duen ikusle kopuru handienaren marka berria ezarri du 75.784 ikuslerekin.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena