13:46

Munduko Txapelketa

MULTZOEN FASEA

Zeelanda Berriak ezustekoa eman du estreineko partidan, Norvegia garaituta (1-0)

EITB MEDIA

Etxeko taldeak garaipenarekin ekin dio Munduko Txapelketari, Wilkinsonek 48. minutuan sartutako golari esker.

  • Zeelanda Berriko jokalariak gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Zeelanda Berriko jokalariak gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zeelanda Berriko selekzioak, etxean jokatzen zuenak, Norvegia mendean hartu du, 1-0 irabazita, Mundu Txapelketaren estreineko neurketan.

Eskandinaviarrek ez dute euren bertsiorik onena eman; zeelandaberritarrek, aldiz, ideiak argi dituztela erakutsi dute. Etxekoen joko zuzenak eta presioak deseroso egotea eragin dio Norvegiari.

Hala ere, norvegiarrek markagailua irekitzeko abagune argia izan dute 19. minutuan. Frida Maanum erdilariak area ertzetik errematatu du, baina jaurtiketa ate gainetik joan da.  

Engen, Lednhar eta Reiten ez dira jokoa antolatzeko gai izan, aurrelarien eta erdilarien arteko lotura faltagatik. Ondorioz, Norvegia atzean geratu da, eta Zeelanda Berriari eman dio baloia.

Hala, Wilkinsonek arriskua sortu du europarren ate inguruan lehen zatiaren amaieran. Aurrelaria zelai erditik norvegiarren atera joan da zuzenean, baina atzelariek erasoa gelditzea lortu dute.

Bigarren zatia hasi bezain pronto, ordea, Wilkinsonek markagailua ireki du txapelketaren lehen golarekin (1-0). Jacqui Handek baloia erdiratu du eskuin hegaletik eta Wilkinsonek ezin hobeto amaitu du jokaldia.

Wlkinson gola ospatzen. Argazkia: EFE

Wlkinson gola ospatzen. Argazkia: EFE

Norvegia saiatu da berdinketa lortzen amaierara arte, eta, besteak beste, 85. minutuan, Engenen baloiak langan jo du area kanpotik egindako jaurtiketa indartsu baten ostean. Zeelanda Berriaren atera hurbildu dira norvegiarrak, baina ezin izan dute berdinketa lortu.

Bere aldetik, Zeelanda Berriak neurketa guztiz erabakitzeko abagune argia izan du 87. minutuan. Izan ere, Percivalek ez du baliatu penalti jaurtiketa bat (langara bidali du baloia hark ere), epaileak Hansenek area barruan eskuz jotako baloia zigortu eta gero.

Horrenbestez, Zeelanda Berrikoak A multzoko lehenak dira une honetan, 3 punturekin. Atzean Norvegia geratzen da, baita Suitza eta Filipinak ere, baina azken horiek oraindik partidarik jokatu gabe. Bihar Dunedin zelaian jardungo dute lehen aldiz, 07:00etan (Euskadiko ordua).

Fitxa teknikoa:

1 - Zeelanda Berria: Victoria Esson, Ria Percival, CJ Bott, Malia Steinmetz, Katis Bowen, Ali Riley, Kebekah Stott (Bunge, 70. min), Betsy Hasset, Jacqui Hand (Rennie 94. min), Indiah-Paige Riley, Hannah Wilkinson (Satchell, 86. min).

0 - Norvegia: Aurora Mikalsen, Tuva Hansen, Naevdal Mjekde, Thea Bjelde (Sonstenvold, 93. min), Mathilde Harviken, Ingrid Syrstad Engen, Guri Reiten, Frida Maanum (Boe Risa, 74. min), Caroline Graham Hansen, Ada Hegerberg, Julie Blackstad (Bosshard Haavi, 56. min).

Gola: 1-0, 48. minutua: Wilkinson.   

Epailea: Yoshimi Yamashita (JAP). Txartel horia: Haavi (Norvegia, 85. min)

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena