Munduko Txapelketa
QATAR 2022
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Lehen zatian talde afrikarra izan da nagusi, 38. minutuan Ingalaterrak lehen gola sartu duen arte. Cissek zuzendutako mutilek beste gol bat jaso dute atsedenaldira iritsi aurretik.
Ingalaterrako jokalariak hirugarren gola ospatzen. Argazkia: EFE
Ingalaterrako futbol selekzioak Senegal menderatu zuen igande honetan (3-0) Qatarreko 2022ko Munduko Txapelketako final-laurdenetako txartela lortzeko. Bertan, Frantziaren aurka neurtuko ditu indarrak datorren larunbatean.
Futbolaren asmatzaileek talde zail batekin egin zuten topo, afrikarren intentsitatea zela eta. Europako txapeldunordeek ezker hegaletik pare bat iritsiera utzi zituzten, goian presioa egiten saiatu eta Stonesek errematea egin zuen, sorbaldarekin, korner batean, 21. minutuan. Senegalek, aldiz, Dia aurkariaren arean jarri zuen partida hasi eta lau minutura, eta Vila-realeko jokalariak beste bi aukera izan zituen.
Bigarrenean, eman ez zioten esku bat eskatu ondoren, Sarrek aukera argia izan zuen, eta hirugarrenak, Maguireren irteera txar batean, Pickforden esku miragarria behartu zuen. Gareth Southgatek zuzenduriko mutilak inoiz ez bezala sufritzen ari ziren Munduko Txapelketan, baina, jokaldi pare batean, jokalarien kalitatea erakutsi zuten 2-0ekoarekin.
Fodenek eta Kanek ezker hegaletik sortu zuten irteera, non Bellinghamek espazioari eraso egin zion, eta erdiraketa atzera egin zuen Hendersonek 1-0ekoa jartzeko 38. minutuan. Ingalaterrak izan zuen lehenengoan zigortu zuen Senegal, eta olatua aprobetxatu zuen. Denbora gehigarrian, Kanek 2-0ekoa egin zuen, Qatarreko 2022ko txapelketan egin duen lehenengoa, Bellinghamen eta Fodenen kontraeraso ezin hoberi ginga jarriz.
Atsedenaldian, Aliou Cissek hiru aldaketa egin zituen, baina Afrikako txapeldunak lehen zatian emandako itxuraren oso bestelakoa eman zuen. Southgatek, Grealish, Rashford eta Mount zelairatu zituen. Fodenek, baina, zelaia utzi aurretik, azken jokaldi ederra egin zuen.
Manchester Cityko erasotzaileak, beste lasterketa batekin eta baloia ondo gidatuta, Sakari goleko pasea eman zion, 3-0ekoa jarriz. Terangako Lehoiek, duela 20 urteko final-laurdenak errepikatu nahi zituzten, baina azkenerako, amore eman, eta ingelesei partida amaiera lasaia eman zieten.
Ingalaterra, datorren larunbatean Frantziaren aurka arituko da final-laurdenetako norgehiagokan. Mbappe maila ezin hobean dago, Munduko Txapelketan bost gol egin ditu, azkeneko biak Poloniaren aurka (3-1) Lewandowskirenak kanporatuz.
Fitxa teknikoa:
3 - Ingalaterra: Pickford; Walker, Stones (Dier, 76. min), Maguire, Shaw; Rice, Henderson (Phillips, 82. min), Bellingham (Mount, 76. min); Saka (Rashford, 65. min), Foden (Grealish, 65. min) eta Kane.
0 - Senegal: E Mendy; Sabaly, Koulibaly, Diallo, Jakobs (Ballo-Toure, 84. min); Sarr, Mendy, Ciss (Gueye, 46. min), Diatta (Sarr, 46. min); Ndiaye (Dieng, 46. min) eta Dia (Diedhiou, 72. min).
Golak: 1-0, m.38: Henderson. 2-0, 45+3 min: Kane. 3-0, 57. min: Saka.
Epailea: Ivan Barton (SAL); txartel horia erakutsi dio: Koulibaly (76. min) senegaldarrari.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa