Munduko Txapelketa
QATAR 2022
I. G. | EITB MEDIA
Espainiarrak multzoko bigarren postuan igaroko dira 2-1 galdu ondoren. Alemaniak etxeko lanak egin ditu Costa Rica garaituz (2-4), baina bere ahalegina saririk gabe geratu da.
Japoneko jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: EFE
Albisteak (5)
Informazio gehiago (1)
Japoniak eta Espainiak 2022ko Qatarko Munduko Txapelketako final-zortzirenetarako txartela lortu dute ostegun honetan. Japoniako selekzioak E multzoko lider gisa sailkatzea lortu du, une batez Munduko Txapelketatik kanpo ikusi den Espainiari 2-1 irabazita. Bestalde, Alemaniak buelta eman dio markagailuari Costa Ricaren aurka (2-4) itxaropenarekin jarraitzeko, baina azkenean bere ahalegina saririk gabe geratu da.
Costa Rica Alemaniari irabazten jarri zaionean bere burua kanpoan ikusiz, Munduko Txapelketan izandako sentsazio on guztiak hankaz gora jarri ditu Espainiak, Japoniak emaitzari buelta ematea ahalbidetzeagatik. Hala, final-zortzirenetan Marokore aurka jokatu beharko du.
Alvaro Morataren golak erlaxazioa eragin du markagailuan, Azpilicuetaren erdiraketa neurtua bere selekzioa aurretik jartzeko sartu duenean.
Japoniak markagailua berdindu du Balde, Unai Simon eta Rodriren jokaldi txar baten ondoren. Atezainaren erreakzio geldoak berdinketa eragin du.
Bi minututan, Japoniak markagailua irauli du. VARak ontzat eman du japoniarren bigarren gola, Tanakak gola sartu aurretik atzeko lerrotik irten zela zirudiena.
Aldaketek hasieran behar izan zuen gola bilatzeari ekin diote, eta gero, Alemaniak erreakzionatu duenean, ohorea salbatuko zuen gola bilatu dute, baina emaitzarik gabe. Espainia ez da gai izan, saiatu bada ere.
Fitxa teknikoa
1 - Espainia: Unai Simon; Azpilicueta (Carvajal, 45. min), Rodri, Pau Torres, Balde (Jordi Alba, 68. min); Busquets, Gavi (Ansu Fati, 68. min), Pedri; Nico Williams (Ferran Torres, 56. min), Dani Olmo eta Morata (Asensio, 56. min).
2 - Japonia: Gonda; Morita, Taniguchi, Yoshida, Kou Itakura, Nagatomo (Mitoma, 46. min); Tanaka (Endo, 87. min), Junya Ito; Kamada (Tomiyasu, 69. min), Kubo (Doan, 46. min) eta Maeda (Asano, 61. min).
Golak: 0-1, 12. min: Morata. 1-1, 48. min: Doan. 1-2, 54. min: Tanaka.
Epailea: Victor Miguel Gomes (Hego-Afrika). Txartel horia atera die Itakura, Taniguchi eta Yoshida japoniarrei.
Alemaniaren balio gabeko garaipena (2-4)
Alemaniako jokalariak, burumakur. Argazkia: EFE
Alemaniak Costa Ricari irabazi dio (2-4) azken txanpan izandako azelerazio bati esker, baina ez da nahikoa izan 2022ko Qatarko final-zortzirenetarako sailkapena lortzeko, Japoniak Espainia gainditu baitu E multzoko beste partidan.
Talde germaniarra multzoen fasean kanporatua izan da bigarren aldiz jarraian. Abantaila hartu zuen Serge Gnabryk hamar minutura sartutako golari esker, baina Costa Ricak buelta eman dio markagailuari bigarren zatian. Yeltsin Tejedak berdindu du 58.ean eta Juan Pablo Vargasek, 70.ean, aurretik jarri du Costa Rica.
Kai Havertzen sarrera funtsezkoa izan da Alemaniarentzat. Chelseako jokalariak berriz ere alemaniarrei aldea eman dien bi golak egin ditu 73. eta 85. minutuetan. Niclas Fulkrugek, luzapenean, laugarrena sartu du.
Fitxa teknikoa
2- Costa Rica: Navas; Fuller (Bennette, 74. min), Duarte, Waston, Vargas, Oviedo (Contreras, 93. min); Aguilera (Salas, 46. min), Borges, Tejeda (Wilson, 93. min); Campbell; Venegas (Matarrita, 74. min)
4- Alemania: Nauer; Kimmich, Sule (Ginter, 93. min), Rudiger, Raum (Goetze, 66. min); Goretzga (Klostermann, 46. min), Gundogan; Gnabry, Musiala, Sane; Muller (Havertz, 66. min)
Golak: 0-1, 10. min: Gnabry; 1-1, 58. min: Tejada; 2-1, 70. min: Vargas; 2-2, 73. min: Havertz; 2-3, 85. min: Havertz; 2-4, 89. min: Fullkrug.
Epailea: Stéphanie Frappar (FRA). Txartel horia atera dio Costa Ricako Duarte jokalariari.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa