23:06

Munduko Txapelketa

QATAR 2022

Ingalaterra eta Estatu Batuak hutsean geratu dira oso partida parekatuan (0-0)

I. G. | EITB MEDIA

Talde ingelesak ezin izan du berdinketatik pasa bere Munduko Txapelketan bizirik mantentzen den Estatu Batuen aurka.

  • Ingalaterrako eta Estatu Batuetako jokalariak partidaren ostean

    Ingalaterrako eta Estatu Batuetako jokalariak partidaren ostean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ingalaterrak eta Estatu Batuek taulak sinatu dituzte ostiral honetan (0-0) Qatarko Munduko Txapelketan, ingelesen final-zortzirenetarako txartela atzeratu duen partida oso parekatu eta lehiatuan. Aldiz, emaitzak bizirik mantentzen ditu Estatubatuarren itxaropenak, eta azken jardunaldira arte itxaron beharko da B Multzoko sailkatuak ezagutzeko.

Talde ingelesak baloia lasaitasunez mugitzen hasi da, pixkanaka estatubatuarren atera hurbilduz. Harry Kanek eman du lehen abisua Bellinghamen eta Sakaren arteko jokaldi bikain baten ondoren, baina aurrelariak aurkariaren defentsan jo du baloia.

Hala ere, defentsaren sendotasunak ingelesek proposatutako futbola lausotu du. McKenniek ere amerikarrak aurreratzeko aukera izan du, baina baloia hodeietara bota du. Pulisicek, handik gutxira, bigarren abisua eman du, baina oraingoan langan jo du jaurtiketa indartsua.

Partidak gidoi bera jarraitu du bigarren zatian, baina Estatu Batuak martxa bat gehiagorekin aritu da. Gregg Berhalterren gizonek hiru puntuak eskuratu nahi zituzten, garaipena lortzeko faboritoetako baten aurka garaipena lortuz.

Minutuek aurrera egin ahala, indarrak berdindu egin dira berriro, eta neke fisikoa nabaria izan da jokalariengan. Berdinketa ontzat eman dute bi selekzioek partidaren amaieran.

Ingalaterrari (4 puntu) nahikoa zaio azken jardunaldian Iranen aurka berdintzea (3) kanporaketa pasatzeko, baina multzoko lehen postuan egin nahi badu, irabaztera behartuta dago. Estatu Batuek (2) gauza bera egin beharko dute Galesen aurka (1), final-zortzirenak berriz jokatu nahi badituzte.


Fitxa teknikoa

0 - Ingalaterra: Pickford; Trippier, Stones, Maguire, Shaw; Rice, Bellingham (Henderson, 68. min), Mount; Saka (Rashford, 78. min), Kane y Sterling (Grealish, 68. min).

0 - Estatu Batuak: Turner; Dest (Moore, 78. min), Zimmerman, Ream, Robinson; Adams, McKennie (Aaronson, 77. min), Musah; Weah (Reyna, 83. min), Wright (Sargent, 83. min) eta Pulisic.

Epailea: Jesús Valenzuela (VEN).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena