Munduko Txapelketa
Errusia 2018
Agentziak | Erredakzioa
Fernandinhok bere atean sartu du gola, eta De Bruynek bigarrena egin du kontraerasoko jokaldi batean. Renato Augustoren gola bigarren zatian ez da nahikoa izan.
Brasil kanporatu du Belgikak (1-2) / EFE.
Brasil kanporatu du Belgikak (1-2) Munduko Txapelketaren final-laurdenetako bigarren neurketan. Deabru gorriak finalerdietara itzuliko dira, 32 urte eta gero. Frantzia izango dute aurkari San Petersburgon.
Brasil kanpoan geratuta, ez da egongo Hegoamerikako talderik finalerdietan.
Hazard, De Bruyne eta Lukakuren gidaritzapean, belgikarrek erasora jokatu dute, nagusi.
Brasildarrek oso animatuta hasi dute neurketa, baina desagertuz joan dira. Belgikaren txinparta Fernandinhok piztu du. Bere atean sartu du gola, korner jaurtiketa batean.
Brasili baloia eman dio gero Belgikako selekzioak, eta utzitako hutsuneak baliatuta, mina egin dio kontraerasoan. Brasil Ordu erdira, De Bruynek gol ederra egin du, Belgikaren erantzun horietako batean.
Erasoan ondo hasi dute bigarren zatia brasildarrek, eta gainera, nekea nabari izan zaie. Ordu laurdena falta zenean heldu da Augustoren gola, Coutinhoren pase baten ostean. Hala ere, jokoan kontrolik izan gabe, ez dute markagailua iraultzeko astirik eta aukerarik izan.
FITXA TEKNIKOA
Brasil: Alisson; Fagner, Miranda, Thiago Silva, Marcelo; Fernandinho, Paulinho (Renato Augusto, 73. min); Willian (Firmino, 46. min), Neymar, Coutinho; eta Gabriel Jesus (Douglas Costa, 57. min).
Belgika: Courtois; Alderweireld, Kompany, Vertonghen; Meunier, Witsel, De Bruyne, Fellaini, Chadli (Vermaelen, 82. min); Hazard; eta Lukaku (Tielemans, 86. min).
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa