13:55

Munduko Txapelketa

Final-laurdenak

Suedia eta Ingalaterra, iraganeko arrakasta berreskuratu nahian

Agentziak | Erredakzioa

Europako bi selekzioak aurrez aurre arituko dira, larunbatean 16:00etan, Samara Arenan, finalerdietara txartela lortzeko borrokan.

  • Lingard, Henderson eta Kane, Ingalaterrako selekzioaren entrenamendu batean / EFE.

    Lingard, Henderson eta Kane, Ingalaterrako selekzioaren entrenamendu batean / EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Suedia, 1958ko txapeldunordea bere herrialdean, eta Ingalaterra, txapeldun 1966an, aurrez aurre arituko dira larunbatean 16:00etan, final-laurdenetan. Biek iraganeko arrakastak berreskuratu nahi dituzte, Errusian aurrera jarraitzeko.

Baikor daude bi taldeak, aukera paregabea dutenaren sentsazioarekin. Suediarrak orain dela 24 urte izan ziren azken aldiz finalerdi batzuetan; ingelesak, duela 28 urte. Lau finalerditan egon da Suedia; Ingalaterra, bitan.

Gareth Southgate, Ingalaterrako hautatzailea, zuhur azaldu da. Suediarren eskarmentua eta atzean erakusten ari diren sendotasuna nabarmendu ditu. Hala ere, Ingalaterra da faboritoa.

Kolonbiaren aurkako final-zortzirenetako partida gogor eta estuan, Ingalaterrak Yerry Minaren golean jipoia jaso zuen, gero aukerak izan zituzten luzapenean, eta penaltietan Jordan Pickford atezainak salbatu zituen.

Luzapenaren tentsioaren ondorioz, zenbait jokalari minduta iritsi dira; hala nola, Dele Alli erdilaria, Ashley Young hegalekoa eta Jaime Vardy eta Harry Kane aurrelariak. Azkena txapelketako goleatzailea da, sei golekin (hiru penaltiz).

Denak, Vardy izan ezik, prest izango dira. Fabian Delph erdilaria ere berriz egongo da jokatzeko moduan, aita izan eta astebetera.

Suedian, Andreas Granqvist kapitaina ere aita izan da, baina ez zuela kontzentrazioa utziko aurreratu zuen. Taldeko gakoetako bat izan da.

F multzoko lehenengo postuan geratu ziren, Alemania kanpoan utzita. Final-zortzirenetan Suitza kanporatu zuten, Emil Forsbergen gol batekin.

Janne Anderssonek, suediarren hautatzaileak, Mikael Lustig eskuin hegalekoa galdeko du, txartel horiengatik, baina Sebastian Larsson berriz prest izango da.

 

UZTEZKO HAMAIKAKOAK

Suedia: Olsen; Krafth, Lindelöf, Granqvist, Augustinsson; Claesson, Ekdal, Larsson, Forsberg; Berg eta Toivonen.

Ingalaterra: Pickford; Trippier, Walker, Stones, Maguire, Young; Lingard, Henderson, Delle Ali; Sterling eta Kane.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena