Munduko Txapelketa
Errusia 2018
Erredakzioa
Diego Armando Maradona protagonista izan zen San Petesburgoko estadioan. Oso egoera txarrean eta bi lagunen artean eraman behar izan zuten bertatik.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Diego Armando Maradona protagonista izan zen 2018ko Errusiako Munduko Txapelketako Nigeria - Argentina partidan, San Petesburgoko estadioko palkoan portaera tamalgarria azaldu baitzuen.
Partida hasi aurretik, zale senegaldar batekin aritu zen dantzan, estadioan jarrita zegoen musikaren erritmora. Norgehiagoka hasitakoan, Messik 0-1ekoa sartu zuenean, besoak jaso eta zerura begira ospatu zuen gola, baina Nigeriak berdindu zuenean, etsipen keinu nabarmenak egin zituen.
Neurketako azken minutuetan sartu zuen garaipenaren gola Argentinak, Marcos Rojoren bitartez, eta Maradonak bi eskuetako erdiko hatzak erakutsi zituen harmailetan zeuden zaleei keinu itsusiak eginez.
Neurketa amaitutakoan, oso egoera txarrean eta bi lagunen artean eraman behar izan zuten palkotik.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa