17:32

Munduko Txapelketa

C multzoko 2. jardunaldia

Danimarkak eta Australiak bana egin eta azken jardunaldian erabakiko dute etorkizuna

Agentziak | Erredakzioa

Partidako lehen gola Eriksenek egin du Danimarkarentzat 7. minutuan. Banakoa 75. minutuan egin du Jedinakek, VAR teknologiaren bitartez adierazitako penaltian.

  • Bi taldeek azken jardunaldira arte itxaron beharko dute sailkapena argitzeko. Argazkia: Efe.

    Bi taldeek azken jardunaldira arte itxaron beharko dute sailkapena argitzeko. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Danimarkak eta Australiak bana egin dute C multzoko bigarren jardunaldiko partidan. Norgehiagoka Samaran jokatu dute.

Danimarkarrek aurrea hartu dute 7. minutuan Eriksenek  egindako golari esker, Jorgensenek emandako pase ederra aprobetxatuta. Banakoa 38.ean lortu dute australiarrek Mateu Lahoz epaile espainiarrak bideoa aztertu ostean adierazitako penalti baten ondorioz. Jedinekek sartu du gola.

Atsedenaldiaren ostean, Australiak hobeto jokatu du baina ez du asmatu azken errematea egiterakoan.

Emaitza honen ondorioz, Danimarkak lau puntu dauzka eta australiarrek bakarra, Peruk eta Frantziak C multzoko beste partidan egiten dutenaren zain.

 

Fitxa teknikoa

1 - Danimarka: Schmeichel; Dalsgaard, Christensen, Kjaer, Stryger; Schöne, Delaney; Yurary Poulsen (Braithwaitte, 58. min), Eriksen, Pione Sisto; Jorgensen (Cornelius, 72. min).

Selekzionatzailea: Age Hareide (NOR)

1 - Australia: Ryan; Risdon, Sainsbury, Milligan, Behich; Mooy, Jedinak; Kruse (Arzani, 68. min) Rogic (Irvine, 82. min), Leckie; Nabbout (Juric, 75. min).

Selekzionatzailea: Bert van Marwick (NED).

Golak: 1-0: 7. min: Eriksen. 1-1: 38. min: Jedinak, penaltiz.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena