Munduko Txapelketa
Errusia 2018
Erredakzioa
Peruko selekzioko kapitainak positiboa eman zuen kokainagatik urrian egindako kontrol batean. FIFAren Diziplina Batzordeak urtebeteko zigorra ezarri dio.
Paolo Guerrero. Argazkia: EFE
FIFAren Diziplina Batzordeak urtebeteko zigorra ezarri dio Paolo Guerrero Peruko selekzioko kapitainari, urrian egindako kontrol batean kokainagatik positiboa eman zuelako. Zigorra, 2017ko azaroaren 3tik hasi da kontatzen.
Guerreroren positiboa iragan urriaren 5ean egindako kontrol batean atzeman zuen Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak, Buenos Airesen Argentinak eta Peruk Mundialera sailkatzeko jokatutako partidaren ostean.
"Debekatuta dagoen sustantzia bategatik positiboa eman duenez, FIFAren Dopinaren Kontrako Araudiaren 6. artikulua hautsi du futbolariak. Hortaz, FIFAren Diziplina Kodearen 63. artikulua hautsi du", jakinarazi du FIFAk ohar batean.
Hurrengo zuzenekoak
21 | 11:59 - 13:59 | ZESTA-PUNTA | Emakumezkoen Hondarribiko Grand Slameko finala |
21 | 15:25 - 18:00 | ERREMONTEA | Banakako finalerdia: Ansa II vs Urriza |
21 | 17:10 - 19:59 | PILOTA | San Mateoak: Ezkurdia-Martija vs Dario-Rezusta |
22 | 22:00 - 00:30 | HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIKO FINALA |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa