Munduko Txapelketa
Errusia 2018
Erredakzioa
Errusiako 2018ko Munduko Txapelketarako sailkatzeko faseak hainbat bitxikeria izan ditu. Adibidez, Nigeriak izan du talde gazteena, eta Marokok, herrialdetik kanpo jaiotako jokalari gehien.
Errusia 2018ko baloia eta munduko kopa. Argazkia: EFE
Panamako selekzioa izan da Errusiako 2018ko Munduko Txapelketarako sailkatzeko faseko talde zaharrena, eta Serbiak aurkeztu du selekzio altuena, FIFAren Estatistikako Nazioarteko Zentroak jakinarazi duenez.
Sailkatzeko fasean, Panamak batez beste 29,4 urte zituzten jokalariekin osatu du taldea. Islandiak eta Costa Ricak talde apur bat zaharragoak erabili dituzte (29,8 urte) eta Uruguai da talde zaharrenen sailkapeneko laugarrena, 28,7 urteko batezbestekoarekin. Argentina (28,4) seigarren da sailkapen horretan, eta Espainia (28,0) zortzigarren postuan dago. Selekzio gazteena Nigeriak izan du, 24,9 urteko batezbestekoarekin. Alemaniako jokalariek 25,7 urte zituzten batez beste, eta Ingalaterrakoek, 25,9.
Jokalarien altuerari begiratuta, Serbiak izan du selekzio garaiena, batez beste 185,6 zentimetroko altuera baitute selekzio horretako jokalariek. Ondoren, Suedia (185,2), Islandia (185,0) eta Danimarka (185,0) daude sailkapen horretan. Beste muturrean, Arabia Saudik ditu jokalari baxuenak batez beste 176,2 zentimetro baitituzte. Ondorne, beste hauek daude sailkapen horretan: Japonia (178,1), Peru (178,3), Argentina (179,4), Espainia (179,5), Mexiko (179,5) eta Uruguai (179,8).
Bestalde, Maroko izan da herrialdetik kanpo jaiotako jokalari gehien erabili dituena (% 61,5). Kroaziak, Suediak eta Islandiak atzerriko taldeetan jokatzen duten jokalariekin bakarrik jokatu dute; Arabia Saudik eta Ingalaterrak, aldiz, herrialde horietako txapelketetako taldeetan ari diren jokalariak bakarrik deitu dituzte.
Hurrengo zuzenekoak
27 | 18:00 - 20:00 | IGERIKETA | Donostiako Gabonetako Saria |
28 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa