Munduko Txapelketa
Errusia 2018
Erredakzioa
Espainiako selekzioak 3-0 irabazi dio Albaniari eta Italiak Mazedoniaren aurka bana (1-1) berdindu ostean, sailkapen matematikoa lortu du Lopeteguik zuzentzen duen taldeak.
Albisteak (2)
Espainiak 3-0 irabazi dio Albaniari eta 2018ko Errusiako Munduko Kopa jokatzeko sailkapena lortu du. Italiak bana (1-1) berdindu du Mazedoniaren aurka eta italiarrek errepeska jokatu beharko dute.
Julen Lopeteguik zuzentzen duen selekzioa aise nagusitu zaio Albaniari. Rodrigok, Iscok eta Thiagok sartu zituzten espainiarren golak. Odriozolak hasieratik jokatu du (partida osoa) eta Adurizek 12 minutu jokatu ditu.
Fitxa teknikoa:
3. Espainia: De Gea, Odriozola, Ramos, Piqué (Nacho, m.60), Alba; Saul, Koke; Silva (Asensio, m.74), Thiago, Isco eta Rodrigo (Aduriz, m.82).
0. Albania: Berisha, Hysaj, Veseli, Ajeti, Memolla (Agolli, m.46); Memushaj, Grezda (Latifi, m.66), Kaçe; Xhaka, Balliu (Sadiku, m.46) eta Llullaku.
Golak: 1-0, m.16: Rodrigo. 2-0, m.23: Isco. 3-0, m.27: Thiago.
Epailea: Aleksei Eskov (Errusia).
Hurrengo zuzenekoak
03 | 15:30 - 17:30 | CROSSFIT | Basque Crossfit Txapelketa |
03 | 17:00 - 20:00 | PELOTA | 4 t'erdiko ligaxka: Altuna III vs Zubizarreta III |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa