Munduko Txapelketa
Igandean, 21:00etan
Bi selekzio hauek jokatuko dute 2014ko Brasilgo Munduko Txapelketako finala, igande honetan, 21:00etan.
Maracana zelai historikoan jokatuko dute finala Alemaniak eta Argentinak. Argazkia: EFE
Alemaniak eta Argentinak jokatuko dute 2014ko Brasilgo Munduko Txapelketako finala, igandean, Maracana zelaian.
Joachim Löw hautatzaile alemaniarrak jokalari guztiak jokatzeko prest izango ditu. Hummels min hartuta ibili da azken egunetan, baina hasieratik jokatzeko prest egongo dela dirudi. Löwk ez du finalerdietan Brasilen aurka jokatu zuen hamaikakoa aldatuko, baina taktikoki aldaketaren bat egin lezake Messi gelditzen saiatzeko.
Argentinak, bestalde, Di Mariaren zalantza izango du azken ordura arte. Real Madrileko jokalariak min hartu zuen final-laurdenetan eta ezin izan zuen finalerdietako partida jokatu. Finala jokatu ahal izateko tratamendua jaso du, baina Sabella hautatzaileak erabaki beharko du hasieratik jokatzeko moduan ote dagoen. Gainerakoan, Sabellak ez du aldaketarik egingo Holandaren aurka finalerdietan jokatu zuen hamaikakoan.
Ustezko hamaikakoak:
Alemania: Neuer; Lahm, Boateng, Hummels, Höwedes; Schweinsteiger, Khedira, Müller, Kroos, Özil eta; Klose.
Argentina: Romero; Zabaleta, Demichelis, Garay, Rojo; Enzo Pérez o Di María, Mascherano, Biglia; Messi, Higuaín eta Lavezzi.
Epailea: Nicola Rizzoli (ITA).
Zelaia: Maracana.
Ordutegia: 21:00etan.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 17:15 - 20:15 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa