17:23

Eibar

F Liga

Rocio Candal izango da Eibarren emakumeen futbolaren arduraduna datorren denboralditik aurrera

EITB Media

Galiziarrak bi urterako kontratua sinatu du klub armaginarekin. Jordi Torres ordezkatuko du karguan.

  • Rocio Candal

    Rocio Candal. Argazkia: @SDEibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Rocio Candal izango da Eibarren emakumezkoen futbol arduraduna 2025-2026 denboralditik aurrera. Jordi Torres ordezkatuko du karguan, hark kluba utziko baitu denboraldia amaitutakoan.

Candalek datozen bi denboraldietarako kontratua sinatu du Eibarrekin. 1996an jaioa, Meson do Ventokoa (Coruña) Grasshopper Club Zurichetik dator; han eman du 2024-2025 denboraldia, scouting arduradun karguan.

Galiziarrak 2022an hasi zuen bere ibilbidea kirol zuzendaritzan, Coruñako Deportivoren egituraren buru gisa. Depor F Ligara igotzeko lanean ibili zen; 2022-2023 denboraldian taldeak ez zuen igoera lortu, gutxigatik. Denboraldi horretan Eibarrek lortu zuen maila gorenera igotzea, baina 2023-2024 sasoian lortu zuen igotzea.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    02 18:00 - 20:00 PILOTA | Afizionatu Mailako Trinketea
    03 22:20 - 00:45 ZESTA-PUNTA | Iron Cup

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen