Eibar
Hypermotion Liga
EITB Media
Armaginek puntu bat eskuratu dute Andaluziako taldearen kontra jokatutako Hypermotion Ligako 36. jardunaldiko partidan.
Eibarko eta Malagako jokalariak elkar agurtzen, partida amaituta. Argazkia: @SDEibar
Eibarrek 2-2 berdindu du Malagaren aurka, astelehen honetan, apirilaren 21ean, Ipuruan jokatutako Hypermotion Ligako 36. jardunaldiko partidan. Horrenbestez, talde armagina sailkapeneko 12. postuan da, 48 punturekin; jaitsiera postuan den Eldenseri 9 puntu ateratzen dizkio, eta 10 puntura du play-offerako txartela ematen eta Granadak betetzen duen 6. postua.
Neurketako lehen gola ikusteko ia atsedenaldira arte itxaron behar izan dute Ipuruara gerturatutako zaleek; izan ere, 1-0ekoa Bautistak sartu du, lehen zatiaren luzapenean (48. min).
Hala, bada, armaginak pozik joan dira atsedenaldira, baina bigarren zatiari oso gaizki ekin diote. Malagak partida bedindu du 60. minutuan Murillok sartutako golari esker (1-1).
Horrez gain, hamar minutu geroago, Rafa Rodriguezek 1-2koa ekarri duen gola sartu du Andaluziako taldearentzat.
Pozak, ordea, ez dio asko iraun Malagari, bigarren gola sartu eta ia jarraian Eibarrek 2-2koa jarri baitu markagailuan; Montek bere atean sartu du gola.
Azkenera arte bi taldeak saiatu dira garaipena bereganatzen, baina ezin izan dute aurkariaren atea zulatu, eta norgehiagoka 2-2 berdinduta amaitu da.
Fitxa teknikoa:
2 - Eibar: Magunagoitia, Cubero, Comas (Arambarri, 64. min), Arbilla, Cristian (Arrillaga, 80. min), Nolaskoain, Matheu, Corpas, Ivan Gil (Guruzeta, 64. min), Puertas (Pascual, 64. min) eta Bautista.
2 - Malaga: Herrero, Murilla, Nelson Monte (Pastor, 85. min), Einar (Antoñito, 46. min), Dani Sanchez, Puga (Gabilondo, 77. min), Manu Molina, Juanpe (Rafa, 64. min), Lobete, Larrubia eta Dioni (Chupete, 77. min).
Epailea: Damaso Arcediano. Txartel horiak atera dizkie Einar, Ivan Gil, Puertas eta Matheus jokalariei.
Golak: 1-0, 48. min: Bautista. 1-1, 60. min: Murillo. 1-2, 70. min: Rafa. 2-2, 72. min: Monte, bere atean.
Hurrengo zuzenekoak
09 | 23:15 - 00:15 | EUROPA JOKOAN | Manchester United vs Athletic Club partida amaitu osteko saio berezia |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa