17:25

Eibar

Hypermotion Liga

Eibar gola egiteko ahalmenik gabe gelditu da Ferrolen (0-0)

Agentziak | EITB Media

Armaginek puntu gazi-gozoa lortu dute Ferrolen, laugarren partida jarraian porrotik jaso gabe pilatu badute ere.

  • Jon Bautista, Racing Ferrolen aurkako partidan. Argazkia: SD Eibar

    Jon Bautista, Racing Ferrolen aurkako partidan. Argazkia: SD Eibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek gehiago merezi izan du, baina golik gabeko berdinketarekin konformatu behar izan du jaitsiera postuetan dagoen Racing Ferrolen aurka etxetik kanpo gaur jokatu duen partidan.

Puntu horrek ez ditu armaginak asebetetzen; izan ere, garaipena behar zuten play-offeko postuetako lehian sartzeko itxaropenari eusteko.

Beñat San Joseren taldeak oldarkor jokatu du lehen zatian, baina Ferrolek lan ona egin du defentsan. Lehendabiziko aukera garbiena Jon Bautistak izan du, 8. minutuan, baina aurrelariaren jaurtiketak zutoina jo du.

Bigarren zatian, gidoia errepikatu da. Eibar modu askotara saiatu da, baloia alde batetik bestera mugituz, estrategiako jokaldiak eginda edo kontraerasoan azkar aterata, baina ezinezkoa izan zaio gola sartzea.

Partidaren hondarrean, Javi Martinezek abagune ona izan du Eibar aurretik jartzeko, baina Yoel Rodriguez atezainak geldiketa bikaina egin dio. Etxekoek ere izan dute 1-0ekoa sartzeko aukera, falta baten bidez. Alabaina, azkenean, ez da golik izan, eta bi taldeentzat nahikoa ez den puntu banaketarekin amaitu da neurketa.

FITXA TEKNIKOA

0 - Racing Ferrol: Yoel Rodriguez; Aitor Buñuel, Aleksa Puric (Naldo, 69. min), David Castro, Brais Martínez; Alvaro Sanz (Fran Manzanara, 75. min), Josep Señe, Josue Dorrio (Naim Garcia, 59. min), Heber Pena (Nacho Sanchez, 69. min); Eneko Jauregi eta Alvaro Gimenez (Raul Blanco, 75. min).

0 - SD Eibar: Magunagoitia; Sergio Cubero (Alvaro Carrillo, 69. min), Comas, Arbilla, Cristian (Arrillaga, 88. min); Peru Nolaskoain, Matheus (Javi Martinez, 69. min); Corpas, Jorge Pascual (Antonio Puertas, 40. min), Alkain; Bautista (Jon Guruzeta, 88. min).

Epailea: Manuel Jesus Orellana Cid. Txartel horia atera die Racing Ferroleko Josep Señeri, David Castrori eta Aleksa Purici, eta Eibarreko Sergio Cuberori, Matheusi eta Comasi.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    09 13:00 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: 1. etapa
    09 19:00 - 22:00 ZESTA-PUNTA | Iron Cup
    09 21:15 - 23:30 PILOTA | Urrutikoetxea-Iztueta vs Ezkurdia-Tolosa

      Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

      Bisitatuena

      1
       
      kargatzen