Eibar
Lagapena
EITB MEDIA
24 urteko erdiko atzelaria Suitzako Basilea taldetik dator, erosteko aukerarekin, denboraldi bukaerara arte.
Arnau Comas. Argazkia: SD Eibar
Eibarrek Arnau Comas atzelariaren lagapena itxi du denboraldi amaierara arte, erosteko aukerarekin. 24 urteko erdiko atzelaria talde gipuzkoarrak neguko merkatuan burutu duen laugarren inkorporazioa da, eta Joseba Etxeberriaren entrenamenduetara batuko da datozen egunetan.
Comas Bartzelonaren harrobian hezi zen, eta mailaz igo zen 2021ean bigarren taldeko kapitain izatera iritsi arte. 2022an, Comasek bere lehen nazioarteko esperientziari ekin zion Basilearen eskutik. 43 partida jokatu, eta 3 gol sartu ditu.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 20:50 - 21:25 | FUTBOLA | Mendilibar, Olinpoko jainko berria |
24 | 21:30 - 00:30 | ZESTA-PUNTA | Iron Cup |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar