10:18

Eibar

17. jardunaldia

Eibar play-off postuetara hurbildu da, Ipuruan Cartagena mendean hartuta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Armaginek bi garaipen lortu dituzte azken hiru jardunaldietan; beraz, hamaikagarren daude, 24 punturekin, seigarrenetik bi puntura.

  • Hypermotion Ligako Eibar-Cartagena partida irudia. Argazkia: SD Eibar

    Hypermotion Ligako Eibar-Cartagena partida irudia. Argazkia: SD Eibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek 1-0 irabazi zion Cartagenari, astelehen honetan, Ipuruan, partida borrokatu eta bizi batean. Hala, Etxeberriak entrenatzen duen taldea gora begira jarri da sailkapenean, play-offak jokatzeko aukera ematen duten postuetatik bi puntura baitago.

Lehen ordu erdia baino lehen, Jorge Pascual almeriarrak Cristianek area aurrealdetik egindako pase on bat aprobetxatu zuen eta denboraldiko hirugarren gola sartu 27. minutuan.

Antzeko jokaldi batean, 37. minutuan, bigarrena ia sartzea lortu zuten armaginek: Pascualek zutoinera bidali zuen Cristianen pase baten ostean egindako jaurtiketa. Camposek hankarekin geratu zuen.

Cartagena indartsuago zelairatu zen bigarren zatian. Neurketan bete-betean sartu nahi zuen, desabantailari aurre egiteko. Bide horretan, norgehiagokako lehen gerturatze garbia egin zuen talde bisitariak, baina Magunagoitiak eutsi egin zion Gastonen gol-aukerari.

Murtziako taldea nagusi zela, Bautistak urrezko baloi bat galdu zuen Madaren aurrean. Hark boleaz gola egin zuen arren, epaileak baliogabetu egin zuen, Errenteriako aurrelaria jokoz kanpo baitzegoen.

Horrenbestez, Gipuzkoako taldeak azken hiru jardunaldietan bi garaipen lortu dituenez, hamaikagarren dago Hypermotion Ligako sailkapenean, 24 punturekin, Elx seigarrenetik bi puntura.

Fitxa teknikoa:

1. Eibar: Magunagoitia, Corpas, Carrillo, Arambarri, Cristian (Arrillaga, 85. minutuan), Sergio Alvarez, Nolaskoain (Kento, 75. minutuan), Guruzeta (Alkain, 65. minutuan), Mada, Puertas eta Pascual (Bautista, 75. minutuan).

0. Cartagena: Campos, Jorge More, Alcala, Olivas, Rios Reina (Jairo, 64. minutuan), Andy (Muñoz, 71. minutuan), Musto, Gonzalez (Roman, 71. minutuan), Escriche (Ortuño, 71. minutuan), Cedric Teguia eta Gaston.

Golak: 1-0, 27. minutuan, Pascual.

Epailea: Andres Fuentes, Valentziako Batzordea. Alcalari atera zion txartel horia, 73. minutuan.

Gertaerak: Arratsalde euritsua, 17. jardunaldia itxi zuen partidan, Ipuruan. 4.000 lagun joan ziren.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena