10:40

Eibar

HYPERMOTION LIGA

Puertasek 93. minutuan sartutako golak puntu bat eman dio Eibarri (2-2)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Eibarrek eta Levantek bina berdindu dute bisitariak bi aldiz aurreratu diren neurketan. Armaginek bietan berdintzea lortu dute, eta gola sartzeko aukera gehiago izan dituzte.

  • Eibar-Levante

    Eibar-Levante

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek bina berdindu zuen astelehenean, Hypermotion Ligako hirugarren jardunaldiko partidan. Armaginak 1-2 galtzen ari ziren baina, 93. minutuan, Puertasek sartutako gol bati esker, puntu bat eskuratu zuten. Bi taldeak denboraldi honetako lehen bi jardunaldietan galdu gabe iritsi ziren hitzordura, sailkapenean berdinduta.

Neurketa hasi eta lau minutura, Levantek egindako jokaldi on batean egin zuen lehen gola Bruguek, jaurtiketa indartsu batekin baloia sareratuta.

Levante txukun ari zen atzean, arerioari lana asko zailtzen. Dena den, apurka-apurka, armaginen jokoak hobera egin zuen. Hala, 12. minutuan izan zuen Eibarrek lehen gol-aukera, Matheusek urrunetik egindako jaurtiketa batean.

Valentziako taldea erantzuten saiatu zen, Oriolen aukera batekin, baina Magunagoitiak geldiketa bikaina egin zuen. Atsedenerako minutu batzuk geratzen zirenean, Eibarrek izan zuen eskura gola, baina Carrillok egindako saiakera kanpora joan zen.

Bigarren zatiko lehen jokaldian iritsi zen Eibarren berdinketa (1-1), Guruzetak Puertasi egindako pase baten ondoren. Jarraian, handik minutu bakarrera, etxekoak markagailuan aurreratzeko zorian egon ziren, berriz ere Puertasek egindako jaurtiketa bati esker, baina Fernandez Levanteko atezainen eskuetara joan zen.

Eibar erasoan ari zela, Bruguek orpoz atetik oso hurbil utzi zion Romerori Carlos Alvarezek egindako pasea, eta Levantek bigarren gola lortu zuen.

Azkenik, luzapenean, Puertasek berdinketaren gola sartu zuen, Nolaskoainek zutoinera bidalitako jaurtiketa baten aldaratzea aprobetxatuz.

Fitxa teknikoa:

2. Eibar: Magunagoitia, Corpas (Cubero, 75. minutuan), Carrillo, Arbilla, Cristian (Slavy, 85. minutuan), Sergio Alvarez (Nolaskoain, 75. minutuan), Matheus, Guruzeta (Alkain, 68. minutuan), Pascual (Toni Villa, 68. minutuan), Puertas eta Bautista.

2. Levante: Andres Fernandez, Garcia, Iborra, Elgezabal, Pampin (Romero, 68. minutuan), Oriol Rey, Carlos Alvarez, Kochorashvili (Algobia, 76. minutuan), Martinez (Lozano, 68. minutuan), Brugue (Dela, 86. minutuan) eta Morales (Cabello, 68. minutuan).

Golak: 0-1, 4. minutuan, Brugue. 1-1, 46. minutuan, Puertas. 1-2, 79. minutuan, Romero 2-2, 93. minutuan, Puertas.

Epailea: Miguel Sesma (Errioxa). 53. minutuan Bautistari txartel horia atera zion; 78. minutuan, Brugueri txartel horia; 92. minutuan, Carlos Alvarezi eta 96. minutuan Oriol Reyri.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    17 Zuzenean 23:00 - 00:30 PALA | Pala Joko Sopela Pro: Maldonado-Gordon vs Necol-Del Río

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena