18:42

Eibar

BI DENBORALDI

Antonio Puertas, Eibarren zazpigarren fitxaketa

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Jokalari andaluziarra libre iritsiko da Granadatik, eta datozen bi denboraldietarako sinatu du talde armaginarekin.

  • Antonio Puertas posa con la camiseta del Eibar. Foto: Eibar

    Antonio Puertas posa con la camiseta del Eibar. Foto: Eibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Antonio Rodriguez Diaz aurrelari andaluziarrak, Antonio Puertas izenarekin ezaguna denak, Eibarren jokatuko du 2026ra arte. Puertas libre iritsiko da talde armaginera Granadatik, Gipuzkoako taldeak astearte honetan jakitera eman duenez.

Puertas 1992an jaio zen, Almeriako Benahadux herrian. Ibilbide luzea du Lehen eta Bigarren Mailako taldeetan, eta 300 partida baino gehiago jokatu ditu (horietatik 14 Europa Ligan). Guztira 42 gol sartu ditu.

Almeriako erasoko eskuin hegalekoak bere jaioterriko Poli Ejidon ekin zion bere ibilbideari. Ondoren, 12 denboraldi egin ditu Almeria eta Granada taldeen artean, azken horretan eman ditu azken zazpi denboraldiak.

Aurreko denboraldian 27 partida jokatu zituen Lehen Mailan. Kategoria horretan guztira 131 partida jokatu ditu, eta 16 gol sartu.

Jokalari beteranoa eta altua da (1,85 metro), eta Eibarren erasoa indartuko du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    08 Zuzenean 08:55 - 14:15 SOKATIRA | Munduko Txapelketa (goizeko saioa)
    08 Zuzenean 10:40 - 14:00 ARRAUNA | Kontxako Banderako 2. jardunaldia
    08 13:30 - 19:30 SOKATIRA | Munduko Txapelketa (arratsaldeko saioa)
    08 15:30 - 18:00 HERRI KIROLAK | EUSKAL PENTATLOIA
    08 16:00 - 17:30 ESKUBALOIA | Superkopa Iberikoa: Elx vs Bera Bera
    08 17:00 - 20:00 PILOTA | Masters Caixabank: Etxeberria-Mariezkurrena vs Zabala-Imaz

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena