11:22

Eibar

Igoerako play-offa

Eibarrek galdu egin du Oviedoren aurka, 0-2, eta igoerako play-offetik kanpo gelditu da

EITB MEDIA

Alemaok, 59. minutuan, eta Sebas Moyanok, 79.ean, bigarren zatian, Asturiaseko taldearen bi golak egin dituzte. Joseba Etxeberriak zuzendutako gizonek ahalegin handia egin dute, baina ezin izan dute golik sartu, eta Hypermotion Ligan lehiatuko dira 2024-25 denboraldian.

  • Ager Aketxe, partidako jokaldi batean, baloiaren bila. Argazkia: EFE.

    Ager Aketxe, partidako jokaldi batean, baloiaren bila. Argazkia: EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibar 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligara igotzeko play-offetik kanpo gelditu da, asteazkenean. Talde armaginak, play-offeko lehen kanporaketako itzuliko partidan, 0-2 galdu du, Ipuruan, Oviedo aurkari; emaitza horrek, Carlos Tartiere zelaian jokatutako joaneko neurketan izandako 0-0ari lotuta, Oviedori eman dio finalerako sailkatzea. Alemaok, 59. minutuan, eta Sebas Moyanok, 79.ean, bigarren zatian, Asturiaseko taldearen bi golak egin dituzte.

Aurreneko zatian, jokoak erritmo bizia izan du, bi taldean parean ibili dira, eta Eibarrek egin du jokaldirik onena, 23. minutuan; une horretan, Jose Corpasek ondo jaurti du area barrutik, Joseba Etxeberriaren taldeak egindako eraso on bati amaiera emanda, eta Leo Roman Oviedoko atezainak geldiketa bikaina egin du, baloia kornerrera bidalita. Stoichkovek ere izan du abagune ona, aurreneko minutuetan, eta Oviedoren aldetik arriskurik handiena 36. minutuan izan da, korner batean; orduan, Alemaok buruz jo du area barruan, Luca Zidaneren irteerari aurre eginda, eta baloia goitik irten da, kanpora. 0-0ekoa nahikoa zen Eibarrentzat; armaginak ez zebiltzan argiegi baloiarekin, baina sendo ari ziren jokatzen, indartsu, eta ez zeukaten oztopo handirik aurkaria kontrolpean izateko.

Eibarrek aurrera egin du bigarren zatiaren lehenengo minutuetan, eta Ager Aketxek, area ertzetik jaurtitako falta batean, gutxigatik ez du sartu 1-0ekoa. Ematen zuen armaginak aurkaria baino gehiago zirela, baina, 59. minutuan, Oviedok gola sartu du; Alemaok lortu du, buruz, ezkerretik Abel Bretonesek erdiraketa bikaina eginda.

Joseba Etxeberriaren gizonek behar bezala erantzun dute, eta Mario Sorianori, ia jarraian, gutxi falta izan zaio berdinketa sartzeko. Dena den, Oviedo sendo aritu da atzealdean, eta arriskua sortu du eraso batzuetan; horietako batean, 79. minutuan, Borja Bastonek eskuinetik egindako erdiraketa ondo errematatu du Sebas Moyanok, 0-2koa erdietsita. Kanporaketa itxita gelditu da jokaldi horretan.

Fitxa teknikoa

0 - Eibar: Luca, Tejero (Qasmi, 80. min), Berrocal, Arbilla, Cristian, Nolaskoain (Sergio Alvarez, 72. min), Matheus, Aketxe (Sergio Leon, 72. min), Mario Soriano, Corpas (Konrad, 62. min) eta Stoichkov.

2 - Oviedo: Leo Roman, Viti, Luengo, Dani Calvo, Pomares (Abel, 51. min), Luismi, Colombatto, Sebas Moyano (Dubasin, 86. min), Seoane (Homenchenko, 86. min), Borja Sanchez (Paulino, 51. min) eta Alemao (Borja Baston, 76. min).

Epailea: Iosu Galech Apezteguia (Nafarroako Batzordea). Seoane, Aketxe, Abel eta Matheus zigortu ditu, txartel horia aterata.

Golak: 0-1, 59. min. Alemao. 0- 2, 79. min. Sebas Moyano.

Gertakizunak: Giro bikaina Ipuruan. 7.732 zale izan dira, marka historikoa da hori.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena