15:57

Eibar

Hypermotion Liga

Eibarrek garaipen garrantzitsua lortu du Cartagenaren aurka (1-0), zuzenean igotzeko aukerari eusteko

EITB Media

Armaginek 1-0 irabazi diote Murtziako taldeari Hypermotion Ligako 40. jardunaldiko partida. Stoichkovek sartu du norgehiagokako gol bakarra, hamargarren minutuan.

  • Stoichkov

    Stoichkov Cartagenari sartu dion gola opatzen. Argazkia: @SDEibar

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek 1-0 irabazi dio Cartagenari Hypermotion Ligako 40. jardunaldiko partida, Ipuruan, eta garaipen garrantzitsua lortu du EA Sports Ligara zuzenean igotzeko lehiari tinko eusteko.

Armaginak erasokor irten dira berdegunera, baina Cartagena taktikoki ondo kokatuta egon da. Hala ere, korner baten, Stoichkovek gola sartu du (1-0) hamargarren minutuan. Hasiera batean, epaileak baliorik gabe utzi du gola, jokoz kanpo zegoelakoan, baina VAR sisteman jokaldia aztertuta, ontzat eman du azkenean.

Gola sartu eta bost minutura, Stoichkovek bigarrena lortzeko aukera izan du; aurrelariak, ordea, irrist egin du, eta errematea kanpora joan zaio gutxigatik.

Neurketako 23. minutuan iritsi da Cartagenaren lehen jaurtiketa, Luis Muñoz protagonista izan duena, baina Luca Zidane atezainak erantzun ona eman dio. Ondoren, Stoichkovek estuasunean jarri du aurkaria, baina horren jaurtiketa kanpora joan da zuzenean.

Eibarrek lehen zatian bideratu nahi izan du neurketa, eta atsedenaldira heldu aurretik izan du Sergio Leonek abagunea; Lizoainek, baina, gelditu egin du haren errematea. 

Atsedenaldiaren ostean, Cartagena indartsu atera da. Murtziako taldeak abisua eman du Luis Muñozen jaurtiketarekin, baina Luca Zidanek eragotzi du Murtziako taldearen gola. Eibarren erantzuna azkarra izan da; Konradek jokaldi ona egin, eta Qasmiren jaurtiketa Lizoainek gelditu du. Jarraian, Cartagenak neurketa berdintzeko aukera izan du kontraeraso baten bidez; Alarconen jaurtiketa, ostera, kanpora joan da.

Amaieran sufritzea tokatu zaie armaginei, baina 1-0ekoari eutsi diote, eta hiru puntuak poltsikoratu dituzte.

Fitxa teknikoa:

1. Eibar: Luca, Tejero (Correa, 68. min), Berrocal, Arbilla, Cristian, Vencedor (Nolaskoain, 58. min), Matheus, Aketxe, Mario Soriano (Quique Gonzalez, 90. min), Stoichkov (Konrad, 46. min) eta Sergio Leon (Qasmi, 68. min).

0. Cartagena: Raul Lizoain, Calero, Alcala, Olivas, Arnau (Diego, 77. min), Andy, Musto, Alarcon (Arnau Ortiz, 57. min), Jairo (Mikel Rico, 57. min), Ortuño (Narvaez, 67. min) eta Luis Muñoz (Poveda, 57. min).

Gola: 1-0, 10. min: Stoichkov.

Epailea: Jose Antonio Lopez Toca. Txartel horia atera die Alarcon (2. min), Alcala (17. min), Ortuño (30. min) eta Musto (37. min) Cartagenako jokalariei.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena