Eibar
F Liga
EITB MEDIA
Armaginekin 28 partida jokatu ostean, Galdakaoko jokalariak kontratua eteteko akordioa adostu du klubarekin.
Jone Ibañez, Eibarko jokalari ohia. Argazkia: SD Eibar
Jone Ibañezek ez du Eibarko futbol-taldean jokatzen jarraituko, klubarekin kontratua eteteko akordioa lortu ostean.
Galdakaoko erdilaria armaginek joan den denboraldian egindako lehen fitxaketa izan zen, zenbait urtez Athleticen eta Deportivo Abancan jokatu eta gero.
Guztira, 28 neurketa jokatu ditu Ibañezek armaginekin, horietatik 13 titular gisa, eta bi gol egin ditu. Joan den denboraldian, Eibarren lehen mailarako igoeran ere hartu zuen parte.
Erakutsitako profesionaltasuna eta egindako lana eskertu dizkio klubak. Etorkizunerako ere zorte ona opa dio.
¿¿ Acuerdo para la rescisión de contrato de Jone Ibáñez.
— SD Eibar (@SDEibar) October 3, 2023
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa