18:02

Eibar

Erabakia

Eibarrek ez du kontseilari delegaturik izango, gastuak murrizteko

EITB Media

Jon Ander Ulazia 2019ko urtarrilaren 1etik zen klubeko kontseilari delegatua, baina kontseilaria izango da aurrerantzean.

  • Jon Ander Ulazia

    Jon Ander Ulazia, Eibarko kontseilari ordezkari ohia. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek gastuak murriztu nahi ditu datorren denboraldirako, eta, ondorioz, ekainaren 21ean iragarri du klubaren egituratik kendu egingo duela kontseilari delegatuaren kargua. Zuzendaritzak ekainaren 14an egindako batzarrean hartu zuen erabakia.

Gizonezkoen lehen taldeak ez duenez lortu Lehen Mailara igotzea, eta, ondorioz, 2023-2024 denboraldian Bigarren Mailan lehiatuko denez, "kontuen bideragarritasuna bermatzeko" hartutako erabakia dela adierazi du klubak komunikatu baten bidez.

Jon Ander Ulazia 2019ko urtarrilaren 1etik zen klubeko kontseilari delegatua, eta, esan bezala, ez du karguan jarraituko, baina kontseilari izaten segituko du. Aurretik, Administrazio Kontseiluko idazkaria izan zen bi urtez.

Orain arte kontseilari delegatuak egiten zituen lanak klubeko profesionalek egingo dituzte aurrerantzean, eta egindakoen berri emango diete Kirol, Ekonomia, Negozio eta Egintza Batzordeei, baita Fundazioari eta Zuzendaritzari ere.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena