Eibar
Ofiziala
EITB Media
Elgoibarko entrenatzaileak denboraldi baterako kontratua sinatu du klub armaginarekin. Azken bi sasoietan Mirandes zuzendu du, eta karguan ordezkatuko du Gaizka Garitano.
Joseba Etxeberria, Eibar taldeko entrenatzailea. Argazkia: @SDEibar
Joseba Etxeberria (Elgoibar, 1977) izango da Eibar taldeko entrenatzailea datorren denboraldian, Gipuzkoako klubak jakinarazi duenez. Elgoibartarrak Mirandes zuzendu du azken bi denboraldietan, eta Gaizka Garitanoren lekukoa hartuko du.
Etxeberriak talde hauexek zuzendu ditu bere entrenatzaile-ibilbidean: Bilbao Athletic (19/20 eta 20/21), Tenerife, Amorebieta eta Basconia. Gainera, Ernesto Valverderen laguntzailea izan zen Athleticen 15/16 denboraldian, eta Athleticen harrobiko hainbat talde zuzendutakoa ere bada.
Mirandesekin aise lortu zuen taldeak mailari eustea 21-22 eta 22-23 denboraldietan, eta huraxe zen Burgosko klubaren helburu nagusia. 2022-2023 sasoia sailkapeneko 16. postuan amaitu du Mirandesek jaitsierarekiko zortzi puntura; 2021-2022an, aldiz, 14. izan zen, jaitsierarekiko bederatzi puntura.
Etxeberriarekin batera, Jorge Perez bigarren entrenatzailea eta Luis Prieto Eibarko jokalari ohia eta prestatzaile fisikoa arituko dira lanean.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa