23:38

Eibar

Azken jardunaldia

Eibarrek Huescari irabazi dio eta Alavesen aurka jokatuko du igoerako play-offa (0-1)

Agentziak | EITB Media

Gaizka Garitanoren taldeak amaiera ean dio bederatzi partidako bolada txarrari, Matheus Pereirak bigarren zatian egindako golari esker.

  • Jon Bautista, Huesca-Eibar partidako jokaldi batean

    Jon Bautista, Huesca-Eibar partidako jokaldi batean. Argazkia: @SDEibar.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eibarrek garaipena lortu du Huescari egindako bisitan eta bederatzi partidako bolada txarra eten du, Smartbank Ligako azken jardunaldiko norgehiagokan (0-1)

Emaitza horri esker, armaginek bosgarren amaitu dute sailkapenean, eta Alaves laugarren sailkatuaren aurka neurtuko ditu indarrak igoerako play-offeko lehen kanporaketan. Joaneko partida Ipuruan jokatuko dute ekainaren 3an, larunbata, 18:30etik aurrera. Itzulikoa, berriz, ekainaren 8an, osteguna, jokatuko dute, Mendizorrotzan. Beste kanporaketan Levante eta Albacete izango dira aurrez aurre.

Huescak defentsan oinarritu du bere jokoa, hiru zentral zelairatuta, eta Eibarrek, aldiz, erasora jokatzeko asmoa agertu du lehen minutuetan. Horrela, armaginak Andres Fernandezen atearen ingurura gerturatu dira, etxeko taldeak kontraerasora jokatu duen bitartean.

25. minutuan, Javi Martinezek izan du Huescaren aukerarik onena, hurbiletik egindako jaurtiketa batean. Lucak baloia urruntzea lortu du, baloia barrurako bidea zeramanean.

Lehen zatian ez da aukera gehiagorik izan, bi taldeek punteria falta nabarmena erakutsi dute.

Bigarren zatian jokoa ireki egin da, eta erritmoa ere biziagoa izan da. Lehen minutuetan, aukera bana izan dute bi taldeek markagailuan aurretik jartzeko. Huescarena Vilarrasak izan du 46. minutuan, eta hiru minutu geroago armaginena iritsi da, Jon Bautistaren jokaldi batean. Baloia kanpora bidali du Eibar taldeko jokalariak, gutxigatik.

65minutuan, Florian Miguelek ere oso gertu izan du gola, baina bloia ez da ate barrura sartu.

Bi entrenatzaileek aldaketak egin dituzte jokalariak eta jokoa freskatzeko, baina jokoan ez da aldaketarik eman.

Azken minutuetan, Eibarrek gehiago jo du erasora, eta jokaldi horietako batean iritsi da partidako gol bakarra. Matheus brasildarrak egin du 82.minutuan.

Huescak ez du erreakzionatzeko denborarik izan eta hiru puntuak Eibar aldera joan dira.

 

Fitxa teknikoa

0 - Huesca: Andrés Fernández; Nieto, Rubén Pulido, Jorge Pulido, Florian Miguel, Vilarrasa (Gerard Valentín, 85. min); Cristian Salvador (Tomeo, 71. min), Hashimoto (Aznar, 90. min), Javi Martínez (Juan Carlos, 71. min); Lombardo (Joaquín Muñoz, m. 71) eta Obeng.

1 - Eibar: Luca; Tejero, F. Venancio, Berrocal, Chema; Sergio Alvarez; Javi Muñoz (Nolaskoain, 88. min) Aketxe (Quique, 71. min) Matheus; Stoichkov (Corpas, 71. min) eta Bautista (Rahmani, 59. min).

Gola: 0-1, 82. min: Matheus.

Epailea: Milla Alvendiz (Andaluziako batzordekoa). Txartel horia atera die Eibar taldeko Javi Muñoz, Berrocal eta Corpas jokalariei, eta gorria F. Venancio armaginari 94. minutuan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena