Eibar
11. JARDUNALDIA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Garitanok zuzentzen duen taldeak puntuak biltzen eman dituen lau jardunaldiko errenkada eten du, eta sailkapeneko seigarren postuan geratu da, promozioko azken postuan, 18 punturekin.
Imanol García de Albéniz trata de superar a un rival. Foto: SD Eibar
Pedro Diazek lehen zatian sartutako gol batek Sportingen garaipena bideratu zuen astelehen gauean jokatutako lehian. Gainera, hainbat aukera barkatu zizkion denboraldiko hirugarren porrota jaso zuen Eibarri (2-0).
Sporting - Eibar partidaren laburpena
Armaginak jokoa nola garatzen zen ikustera atera ziren, baina zuri-gorrien bultzadak eraginda, euren arearen inguruan bildu behar izan zuten. Hala, lehen minutuan, nolabaiteko arriskuko bi ekintza izan zituzten etxekoek: lehenengoa, inor iritsi ez zen Oteroren erdiraketa; bigarrena, kolonbiarraren beste erdiraketa bat, Zarfinok ozta-ozta errematatu, eta Yoelek bi aldiz gelditu zuena.
Eibartarrak pixkanaka-pixkanaka baloiaren kontrola bereganatzen joan ziren, baina horrek ez zuen etxeko atezainarentzako arrisku egoerarik ekarri, ekintza aipagarri bakarra Javi Muñozen jaurtiketa ahul eta desbideratu bat izan baitzen.
Sportingek Eibarren baloi irteera presionatu zuen, eta horrek hainbat aldiz baloia berreskuratzea ahalbidetu zion. Horietako batean, Pedro Diazek Stoichkovi kendutakoa, golean amaitu zen, erdilari zuri-gorriak jaurtiketa gurutzatu bat atera zuelako, Yoelengandik urruti amaitu zena.
Atsedenaldira iritsi baino lehen, euskal taldeak beste abiadura bat eman nahi izan zion neurketari, baina korner jaurtiketak baino ez zituen lortu, asturiarren defentsak estuasun handirik gabe aldendu zituenak.
Bigarren zatiaren hasieran Sportingek partida erabakita utzi ahal izan zuen zenbait aukera argirekin, batez ere Djurdjevicen hutsegin zuen batekin. Izan ere, Oteroren barneraldi bikain baten ondoren, baloia garbi eta atea hutsik geratu zitzaion etxekoen aurrelariari, baina zuri-gorriak kanpora bidali zuen errematea.
Geroago, etxekoek pare bat hurbilketa arriskutsu izan ondoren, Sportingek bigarren zatiko laugarren aukera izan zuen, baina Zarfinok, ia goleko marran, kanpora bidali zuen, taldekideen eta ikusleen etsipenaren aurrean.
Handik gutxira, talde gipuzkoarrak izan zuen abagune garbia Bautistaren bitartez, baina aurrelariak kanpora bidali zuen buruz Alvaro Tejeroren erdiraketa neurtua.
Sportingen Cristo Gonzalez sartu zen Djurdjevicen ordez, eta ia ukitu zuen lehen baloian 2-0koa sartu zuen, bere taldeari lasaitasuna ematen zion gol eder batekin: atzelari bati eta atezainari iskin egin, eta baloia sareetara bidali zuen angelu gutxiko erremate batean gurutzatu batekin.
Etxekoek hirugarrena sartzeko aukera ere izan zuten Jonyren erremate batean, Yoel gaindituta zegoela, baina Venanciok aldendu zuen. Horrenbestez, Gijongoak zaleekin adiskidetu ziren Eibarren aurka hiru puntuak eskuratuta; armaginek, aldiz, ez zuten ustez duten mailarik eskaini.
Fitxa teknikoa:
2 - Sporting: Mariño, Guille Rosas, Izquierdoz, Insua, Cote, Christian Rivera, Pedro Diaz (Gragera, 57. min), Otero (Pol Valentin, 77. min), Zarfino, Queipo (Jony, 68. min) eta Djurdjevic (Cristo Gonzalez, 77. min).
0 - Eibar: Yoel, Tejero, Arbilla (Venancio, 68. min), Berrocal (Aketxe. 77. min), Imanol Garcia (Correa, 55. min), Quique (Leschuk, 55. min), Sergio Alvarez, Javi Muñoz, Matheus (Corpas, 55. min), Stoichkov eta Bautista.
Golak: 1-0, 27. min: Pedro Diaz. 2-0, 85. min: Cristo Gonzalez.
Epailea: Caparros Hernandez. Txartel horiak: Cristo Gonzalez (85. min) eta Javi Muñoz (90. min).
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa