Eibar
Entrenazaile berria
EITB Media
Andoaingo 29 urteko entrenatzailea Antiguokotik iritsi da Eibarrera, eta klubeko emakumezkoen lehen taldeko teknikaria izango da.
Yeray Martin, Eibar taldeko entrenatzailea. Argazkia: @SDEibar
Yeray Martin entrenatzaileak zuzenduko du Eibar taldea Reto Iberdrola Ligan, klubak asteazken honetan (ekainak 22) jakinarazi duenez. Talde armagina Bigarren Mailan lehiatuko da 2022-2023 denboraldian, aurreko sasoian Primera Iberdrola Ligatik jaitsi baitzen.
Antiguokotik iritsi da Eibarrera Yeray Martin, eta, amaitu berri den azken denboraldi honetan, Gazteen Liga Nazionaleko taldea zuzendu du. Gainera, Antiguoko klubeko lehen lau taldeen koordinatzailea ere izan da. Lau denboraldi egin ditu Antiguokon, harrobiko talde ezberdinak zuzentzen. Lehenago, Martinek Euskalduna zuzendu zuen, eta klubeko emakumezkoen taldeen koordinatzailea ere izan zen. Gipuzkoarrak Usurbilen hasi zuen entrenatzaile ibilbidea, eta hiru denboraldi egin zituen bertan.
Raul Regal izango da Yeray Martinen laguntzailea. Eibar Primera Iberdrola Ligara itzultzea izango dute helburu Martinek eta Regalek. Yeray Martinek Jordi Ferron ordezkatuko du karguan. Ferronek denboraldiaren amaieran hartu zuen taldea zuzentzeko ardura Ana Junyent ordezkatuta.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 11:00 - 14:00 | PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa |
28 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta |
29 | 23:15 - 00:45 | ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa